—1876 Sara—

 

Subernoan 1876ko ekainean bapatean kantatu bertsoak

 

Juan Urdanpilot

 

                          1

Mila zortzi ehun hirur hogoi eta hamaseian,

Kantu horien emaiten orai naiz abian,

Axenko jaun batentzat Subernoako herrian,

Hogoi eta zortzi pertsu eskuara garbian.

 

                          2

Abisu ethorri zait lehenkuan niri,

Kantu horien emaiten behar dudala ari,

Dama gazte hori nula duen ezari,

Orai bera andriareki hor dabilalari.

 

                          3

Holakorik gerthatu ez heben orai artian,

Zer nahi adituko dugu aurthenko urthian,

Abilitate bat bazaukuan gordian,

Etxian deus ezin egin zuen bitartian.

 

                          4

Zaharrari deus ezin egin gaztiari pekatu,

Gauza klaruan dago nahi duenak behatu,

Azkenian ederki daukan operatu,

Aita aberatsa du, ez beraz kexatu.

 

                          5

Jaun hori disimulan gan den egunian,

Kondari egontu da ene aldian,

Haize batzuek zituela dama horrek barnian,

Eta ordukoz haurra sortu orenian.

 

                          6

Orain jotzen diozkete jaun horri tobelak,

Nihauri erran nau han zen batek berak,

Eztia hoiek gizon gida honen manerak,

Bertzaldian utzi kanpoko aferak.

 

                          7

Horren andrea ere dago elhasian,

Trunpatua dela ongi oraiko aldian,

Garainu hona zuen hori establian,

Gaztiaren gana noiz ganen zen zaharra guardian.

 

                          8

Ai, zer polita auzuan duguna,

Etxeko jaun handia bufun fanfarrona,

Sortzez Subernoara denen ezaguna,

Hantxe duk aziua egin deraguna.

 

                          9

Familietako hoeik, ah! zer desgustuak,

Arimak eta khorphutzak guziak belstuak,

Jenten arteko ere arras afrustuak,

Deus agertu ezpazen horiek prestuak.

 

                          10

Etxenko andrea askotan sukalde zaharrian,

Muthila ardieki juana larrian,

Gutxieneko afera ilhun nabarrian,

Jaun hori dama hareki goiko belharrian.

 

                          11

Jostetan ari ziren horik bapo,

Segretia usten zuten etzela atherako,

Ah! zer bidegabia arimarentako,

Gisa hortan gobernatuz ezta zerurako.

 

                          12

Irri egin nahia da bertzeren gainian,

Eta bera holakua duen adinian,

Aperentziaz oraino dago sasuinian,

Bertzenaz etzen sortuko semia junian.

 

                          13

Horren andrea asko dago phenetan,

Zeren hasi zaion kanpoko lanetan,

Zerbitzaturen zaitu zu ere artetan,

Fanfarrun jarria abantzu hirur hogoi urthetan.

 

                          14

Dama horrek eztu izatu batere lanikan,

Horrenganat igortzeko mandatarikan,

Nihuntik ezin hartu bigarren andrerikan,

Lehenekua etxian dauka orainikan.

 

                          15

Ardi bordalat azkenian egin dute bisita

Dagotzanak badire horiek ikhusi eta,

Soropila sapatu jostetan hasi eta

Horien istoriak dauzkat ikhasi eta.

 

                          16

Gero borda aitzineko harri losian

Deskantsuan jarriak biak solasian,

Oraintik ere behatzen zuen bere gosian,

Horien segretua eztago alhasian.

 

                          17

Handitu arte etxian dauka etxekia,

Hori ere ezta bada afera bitxia,

Satan hola kontent zen koleran luxia,

Etxian beharrentako esnia kanpuan jeitxia.

 

                          18

Jaun andre horier beha gare egontuak,

Buruak dantzan eta ebilki zankhuak,

Eztut erranen garbiki diren nunkuak,

Bainan horrenbertzereki badaki munduak.

 

                          19

Merexi duen gisa dugu tratatuko,

Hori gauza tzarra dela eztut ukhatuko,

Honik egin duela eztut kondatuko,

Nere ustian hanitxek ez dute laudatuko.

 

                          20

Hementik gana beden balitz Indietan

Egon gabetarikan gure begietan,

Ezta asko fida orai karrika horietan,

Txanpain tartia goiti dabila khaietan.

 

                          21

Jaun horren ohoria dabila klaruan,

Nik erraiten dudana atxiki goguan,

Ongi aiphatu da oraiko tornuan,

Ai, zer irri egingarria hori Subernoan.

 

                          22

Ezkondu nahi denik nehor othe da,

Dama horrentzat gizonketan jaun hori bera,

Muthil bati athera zaio lehenkuan bidera,

Emanen diozkatela bortz mila libera.

 

                          23

Bortz mila libera eta andria orainikan,

Lehenagotik lanak berak eginikan,

Ezkontzeko ez ahal duzue muthilak minikan,

Horra horrenbertze intres hartu dohainikan.

 

                          24

Hor badugu zenbait eregu arthoren saria,

Eta gainera orano Frantziska Maria,

Bena gero ongi beharko guardia,

Satanek egin eztezan zerbait pikardia.

 

                          25

Esplikatu nahi dut jaun horren berriak,

Trakazatzia bethi hon du memoriak,

Horren egitia badu orai mundura ithurriak,

Mirakuilu egin du Birjina Mariak.

 

                          26

Aisa hatzeman du lehenbiziko lorean,

Harengatik atxikitzen zuen bere aldian,

Berantu arte uztia etzen fida kanpo zabalian,

Anjelusetan etxerat Kristoren legian.

 

                          27

Hanitxek erranen zuten zela prudentzia,

Gauzak ere badauka bai aperentzia,

Gero hareki ohian igaran dena erantsia,

Hargatik ikhusi da daguen galantzia.

 

                          28

Hogoi eta zortzi eman eta behar dut gelditu,

Santandereat khuxian nahi nuke phartitu,

Ni nor nizan jaun hori behar dut abertitu,

Juan Urdanpilotek kantu horiek eman ditu.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus