—1876 Sara—

 

Soldadoaren eta desobedientaren arteko
dialoga edo arrazoinamendua

 

Lamothe

 

 

                1

          Soldadoa

Nere lagun Guanes gazte

Zorthean eroria,

Kuraiak falta eginik,

Utzi duzu Frantzia.

Zure zortheko hotsetan

Bada diferentzia,

Nik gure herrikotzat dut

Hirrixkatzen bizia.

 

                2

        Desobedienta

Zortheko lagun Piarres,

Zu ... zaitezke,

Zure eskola dutenek,

Guan ere behar dute.

... ez lakitenek

Hainitz pairatzen dute,

Eskualdun gazteetarik

Guti ... dute.

 

                3

Frantses, ez duzu ikhasi,

Zure falta da hori,

Errientak herrietan

Frantzesez dira hari,

Ikhastekotz behar zinen,

Eskolan ongi hari,

Bai et'ere zenbeit urthez,

Garbiago ibili.

 

                4

Gure herrian eskuaraz,

Erraiten da dotrina,

Bertze guzien gainetik,

Ikhasi behar dena,

Frantsesaren ikhasteko,

Ez da ez, alde dena.

Bizkitartean hala da,

Burhasoen ordena.

 

                5

Gure errelijionea,

Behar dugu atxiki,

Hori gabe mundu huntan

Ez daite ongi bizi.

Bainan soldadorik gabe,

(Hau behar da sinhetsi)

Herrietan ez laiteke

Bakerik ardietsi.

 

                6

Nere aita eta ama

Ez ziren ahaletan,

Ni eskolan ibiltzeko,

Soberaxe zuten lan

Eskolaren pagatzeko.

Diru guti sakelan,

Hekien pobreziak nau

Ni herritik ereman.

 

                7

Lagun gaixo beldurtia,

Sar zaite zure baithan,

Arropa beltzak utz zaitzan,

Gorriak hartzekotan.

Jaunak hemen deitzen zaitu,

Zure zorionetan,

Zato, ba... sekizu,

Bai, zato, zur'onetan.

 

                8

Nahi dut tropetan baden

Zonbeit agradamendu,

Soldadoak hori gabe

Hor doluz hil behar du.

Lenguaia ez dakienak

Laidoa pairatzen du.

Hori bera dela kausa

Ihesi egiten du.

 

                9

Soldadugoan ikhasten da,

Gauza balios denik.

Huntan aditzen ohi da,

Soinu miragarririk,

Eskualduna lakhetzen da

Lagunak maithaturik,

Sortetxerat libratzen da,

Ber denborak eginik.

 

                10

Zure solas onek naite

Bihotza erdiratzen,

Horiek aditziarekin,

Hasi naiz ganbiatzen.

Denbora iragana dut,

Nik erreparaturen,

Gorphutzez ezin badirot

Diru onez bederen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus