—1876 Sara—

 

Nere erriko gazteai

 

Jose Maria Iparragirre

 

            1

Villarreal de Urretxu,

Nere erri maitea,

Seme bat emen dezu

Amorez betea.

Nai baina, nola ikusi?

Au da lan tristea!

Zuretzat nai det bizi,

Urretxu nerea.

 

            2

Bi mila eta seiregun,

Legua badira,

Montebideotikan

Euskal errira.

Naiz ezperantzetan

Etorri bagera,

Aurreratasun gabe

Urtiak juan dira.

 

            3

Bai nere adiskideak,

Bear da pentsatu,

Guretzat Amerikak

Nola dian mudadu.

Inork emen ezin du

Lanikan bilatu.

Orain datorrenari

Bear zaio damutu.

 

            4

Gainera izan degu

Emen ere gerra,

Gure zorionean

Bakea egin da.

Baina gerrak ondoren

Dakar diktadura,

Don Lorenzo Latorre

Nagusi degula.

 

            5

Ez bada, ez etorri,

Gaur lur onetara,

Il edo bizi obe da

Juatea Habanara.

Au da gure bandera

Espainaren honra,

Txurrukaren semeak

Ara juango gera.

 

            6

Agur, adiskideak,

Ikusi artean,

Zuenganatuko naiz

Egunen batean.

Esperantzatan bizi

Nai det bitartean.

Gero ezurrak utzi

Nere lur maitean.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus