—1876 Sara—

 

Ameriketarik

 

Pierre Etchegoyen "saratarra"

 

                    1

Ameriketarik ikasi ditut berriak

Adiskide fidel batez igorriak,

Lehen aberatsak zirenak orai pobriak,

Erdiak eta gehiagoko nonbriak.

 

                    2

Zonbeit eskualdun sartu da Bordeleko hirian,

Handik partitzeko itsasoko bapurrian,

Gibelat turnatzeko xedez denbora laburrian,

Bainan heietaz berantetsiak gare aspaldian.

 

                    3

Uso tropa baten pare gan dire jendiak,

Han atzemaiteko esperantzan Indiak,

Bainan pasatuak dire halako mendiak,

Utz diezadatzue, adiskidiak, hango bidiak.

 

                    4

Muntavideon arribatu eta Bonasarieserat

Beren ustez bizitzeko leku segurorat,

Bainan ez dire ausartatzen han sartzerat

Egun bakia balinbada bihar duatzi gerlarat.

 

                    5

Jendia triste da Montavideo Bonasariesetan

Neboziantek ez dute segitzen bere gonbertzetan,

Aberastua ez dena orai arteko denboretan,

Errentarik ez du izanen oraiko egunetan.

 

                    6

Pasajera horien piziak badu ondorio

Mundu guzia han da elgarren kontrario,

Angels eta portues italianua nausi dago,

Frantses eta espainol indio gehiago.

 

                    7

Zenbat eskualdun gauden badaki jaunak

Itsasoetan beterikan barkuak,

Non ote dire gure adiskide fidantziazkuak,

Erdiak eta gehiago elgar abandonatuak.

 

                    8

Indiano batek duenian herrian arribatzen

Mundu guzia hari zaio notizien galdetzen,

Adiskideak ere berri duzu ekartzen,

Nere eskal herritik orai naiz partitzen.

 

                    9

Zenbat ez dire bura arindurik ganak,

Beren familietan utzirikan penak,

Hunarat ezin etorriz han dituzte lanak,

Erdiak eta gehiago deuskeriak janak.

 

                    10

Nere erraitian gan da hogoi berrogoi mila

Gure haurride eta ahide hurbila,

Zonbat ez dago ahantzirik adiskide fidela,

Errentier eginik guti heldu zauk gibela.

 

                    11

Bazter zabalak dire Kalifornia eta Alana

Zonbeit arima bada hemendik harat gana,

Sasituak dire han desertuetan barna,

Egin nahirik han nonbeitik fortuna.

 

                    12

Hainitzak gan dire soldadu kortiaren iesi,

Beren buruak nahirik libro ikusi,

Bainan bizitzen ere han dute ikasi.

Liberte dabilanak ez du errentarik merezi.

 

                    13

Non zirezte, non, gizon gaztiak,

Tirakatzeko, tira soldadu kortiak,

Zueren galdia egiten du gure printzeak,

Errenta batekin emateko gurutziak.

 

                    14

Gizonak behar dire beti harmadetan,

Gerla eta bake denboretan,

Neori ere parti nindake semendeferretan

Pasa bainindake Pariseko portaletan.

 

                    15

Huna hamalau pertsu hau da hamabortzgarrena

Ene adiskideri emaiten diotet etsenplu ona,

Bere baitan sar dadien inozenta dena,

Probetsurik gabe bait'ondoko urrikitan dena.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus