1875 Sara
Artzain zuhurra
Jaureguiberri
1
Adin gaztetik artzain naiz,
Mendi gora batean,
Hantxe bozik kausitzen naiz,
Ni bakhartasunean.
Nere arthaldearekin,
Bizi naiz han bakean,
Bai-ta artzain lagunekin
Batasun ederrean.
2
Han nere atherbea dut,
Harrizko etxola bat,
Nik hura baliatzen dut
Urhezko bezain bat.
Han nere hazkurria dut,
Aldian thalotto bat,
Maiz hari emendatzen dut
Ardi gasua pixka bat.
3
Edaritzat kausitzen da
Ithur-hatxa aldean,
Edaririk hoberena,
Nere ustez munduan.
Basua bethez edan eta
Uzten nau bai zentzuan.
Bertze asko likur on da,
Bainan beira gaindian!
4
Bizi naiz horrekin,
Ez dut gastu handirik,
Zenbait aldiz lagunekin
Besta egina gatik.
Orduantxe elgarrekin
Gauza goxoak janik,
Jartzen gure aski arin,
Moltsakoak utzirik.
5
Arthaldeak alhatzean
Larrerik gorenean
Ikhusten tut beherean
Elizak lur sainduan.
Jaun ona dut adoratzen
Hetarik bakhotxean,
Horrela dut hatzemaiten
Gozoa bihotzean.
6
Igandetan jausten nuzu,
Ardiak alhaturik,
Elizarat gaten nuzu,
Bai bederen zortzitik,
Hantxe Meza entzun eta
Gibelat jin behar nik,
Arthaldea ez da ontsa
Artzaina gabetarik.
7
Egun hetan bezperetan
Hiltzen da jendea,
Nik ere heiekin baltsan
Maite dut izatea.
Bainan nola mendietan
Irrixka arthaldea!
Hobe dut othoiztto hetan
Bihotzez juntatzea.
8
Artzain gazte zuhur gisa
Ez dirot hainitz erran:
Gauza seriosak dira
Holako kasuetan.
Nik dakidana hauxe da
Nola bizi hala gan,
Zeruak lagun gaitzala
Gure eseiuetan.