—1872 Sara—

 

Bettiri Sants

 

Joanes Berjes

 

                          1

Bettiri Sants jaun handi udaren hastean,

Soineko ederrekin xapala buruan,

Nola izatu naizen ni haren menean,

Erran nahi dautzuet denen aitzinean.

 

                          2

Nik berantetsi gabe jin duzu Bettiri,

Padira hartu eta sukhaldian jarri,

Hortarik salbu denak eginen du irri,

Bortz aldi ezarri nau sabeletik eri.

 

                          3

Aberatsak nun diren handik urrundurik,

Enekin egoiten da ongi lakheturik,

Borondaterik gabe askotan barurik,

Harekin ibiltzen naiz begiak ilhunik.

 

                          4

Amets bat egin nuen iragan urthean,

Bethiri Sants zela ari nintzan lekhuan,

Jan... guziez bethi mahainean,

Solas guti eginik biak ginenian.

 

                          5

Denbora hartan baitzen Bettiri nagusi,

... egiten ongi dut ikhasi,

Haren handik khentzeko molsan diru guti,

Gisa hortan dagona daukat urrikari.

 

                          6

Bettiri adi nezak lan horren gainean,

Zer pasatu behar den denbora berean,

Hirekin bizi dena ez zukek aisian,

Lagunen bilhatzera orai nuk abian.

 

                          7

Ene galdea zuten zenbaitek aditu,

Adiskide on batek ninduen lagundu,

Hona beraz nola den kasu hau gertatu,

Bettiri Sants kanpora zuen atheratu.

 

                          8

Jakes errota zaina han zen buruzagi,

Bettiri behatu da haren emanari,

Zehe bat sudurrekin baitzuen igorri,

Adio erran zion gure herriari.

 

                          9

Alegeratu nintzan Bettiri khendurik,

Orduan ez bainuen Jaun haren beldurrik,

Ikhusi baitzituen egiak ondurik,

Ihesari eman zen karrosa harturik.

 

                          10

Bethiri ilhundu zen, bazuen zer egin,

Ezagunen uztea ez zuen atsegin,

Bazkaria txarra eta afaria arin,

Hura den lekhuetan behar dute egin.

 

                          11

Oxala gehiago ager ez baladi,

Zeren izatua den ene penagarri,

Galdiak maingu ditu bera ezin igi,

Laguntza galdez dago Bertran konkorrari.

 

                          12

Othoitz egiten diot Zeruko Jaunari,

Pena handi hautarik athera nezan ni,

Bettiri Sants etxean ez bainuke nahi,

Horretan uzten zaituztet zuen zerbitzari.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus