—1872 Sara—

 

Bertsu berriak

 

Bargara

 

                            1

Mila zortzi ehun eta hirur hogei ta hamabian,

Uztaileko hilabetearen azkeneko egunian,

Zer errekontra izatik dudan leze ilhun batian,

Deklaratu nahi nuke ahal dudan moldian.

 

                            2

Zertarat juana nintzen harat nahi dut esplikatu,

Hango lur ona dela fama nola baita hedatu,

Ni ere nere beharrarekin nonbait nahi enseatu,

Nere errekontra malurusa hara non den gerthatu.

 

                            3

Aziendekin bakharrik nintzen zilho hartara guana,

Ilhunbetan sarthu nintzen bide puska bat barna,

Arroxina batean argian egin nahi nuen lana,

Harri triste bat erori eta xehatu deraut belhauna.

 

                            4

Belhauna hautsita sofrikariak han ziraden ondotik,

Uste nuen memento hartan guan nintzela mundutik,

Eta orotara begira deusez ageri nihondik,

Nerorri berriz ezin atera harriaren azpitik.

 

                            5

Trantze hura ordu artean neretzat ez dut ikhusi,

Bi eskuekin zangoari tiraka nintzen hasi,

Herioa nere bilha ni berriz haren ihesi,

Denbora etzela konplitua bertzalderaino nau utzi.

 

                            6

Nahiz guziek behar dugun mundu hautarik partitu,

Ilhunbe hartan ez nuen nahi bakharrik han gelditu,

Aingeruzko laguntza bat zerutik nuen deithu,

Aparantziaz ethorri zen orduan nintzen argitu.

 

                            7

Harri azpitik ordua nuen nere zangua athera,

Aire berian esneiaturik hapan orgen gainera,

Azienden manatzea hartu nien bidera,

Ordukotzat odol ibaia zohan zangua behera.

 

                            8

Aziendak itsumen hartan norapait ziren partitu,

Bide makhurrik etzizaioten nihon halere gerthatu,

Denbora puska baten burua ... nuen bitatu,

Nere bihotza orduan zen pixkabat animatu.

 

                            9

Nere denbora mundu huntan konplitua bada baldin

Ilhunbe huntarik argi hartarat norapait guan nadin,

Nere bihotzian pentsamendu hori bera nuen egin,

Athera nintzen kanpoko aldera kontsolamendu har ezin.

 

                            10

Kanporat athera gero ere han baziraden lanak

Hezur osorik guti zuen seinale nere belhaunak

Harri triste haren kolpeak xehatuak gehienak,

Zangua behera ordukotzat odol guzia guanak.

 

                            11

Gure jainkoak mirakuilurik egin munduan,

Ni bizirik atheratua egin zuen orduan,

Oinazeak marrasketan pentsa nola ninduan

Nihon jenderik ezin ikhus bi orenen buruan.

 

                            12

Hameka pertsu hamabigarren huntan huna despegida,

Gauza horiek aipatzearekin nigar heldu zait begira

Zenbait piraiaz mediku jauna nereganat ibilia

Sendatzeko esperantza du orduko nere eria.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus