—1871 Sara—

 

Artzain ona

 

An., "Senpertar bat"

 

                      1

Sarako bestetako prima emaileak

Gaitu bai gonbidatzen ematiaz bertsuak.

Hori onhesten duke artzainen artzainak,

Detzagun beraz altxa bozekin bihotzak.

 

                      2

Neure ofizioa da artzainarena,

Bertzietan bezala bada huntan phena,

Bakhotxak berea du segur hoberena,

Hortan zuzen ibiliz badu behar dena.

 

                      3

Neure arthaldea dut mendian alhatzen,

Hango nire biziak maiz nau hatzematen,

Munduko harrabotsei dut ihes egiten,

Eta inozentzia hala begiratzen.

 

                      4

Neure janharia da esne eta thalo,

Edaritzat baduket ithur-hatxa frango.

Ur hortarik edanez ez naiz hordituko,

Eta duket barnea fresko atxikiko.

 

                      5

Sarako mendietan kausitzen da Larrun,

Han errekontratzen dut zenbaitto ezagun,

Bertzenaz ardiekin Jainkoa dut lagun,

Kausitzen naizelakotz jendetarik urrun.

 

                      6

Neure bizia badut ardiek emanik,

Batean gasnetarik, bertzean iletik,

Nehorentzat ez dut nik inbidiarik.

Ongi bizi naiz eta zer da hobiagorik!

 

                      7

Daukadan arthaldean bada bildots onik,

Hek ongitto saltzeaz nik ez dut dudarik.

Haien hazkarria da belhar xarpotetik,

Hekien haragiak ez duk parerik.

 

                      8

Sosa dut aldaratzen ongi gobernatuz,

Ezik banabilazu bethi izpirituz,

Zenbaitto badabiltza gosez eta biluz

Zeren diren gormantak arim' eta gorputz.

 

                      0

Nik funski hartua dut bakhar egotea,

Ez da abilezia edozoin hartzea,

Hainitz gauza ona da bakian bizitzea,

Hola dut esperantza hil onduan zerua.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus