—1871 Sara—

 

Jainkoaren letartaren gainean

 

An., "Gipuzkoar bat"

 

            1

Nekazari bat udan

Lan egin ondoan,

Artepe eder batean

Soseguz zegoan.

 

            2

Bere etzauntza alaitik

Inguru guztira

Kanpo pontuz betea

Ari zan begira.

 

            3

Ikusten zuben bere

Lanaren prutua,

Kalabazaz ta meloiz

Lur dana estaldua.

 

            4

Zergatik ziyon Jaunak

(An bere barruban)

Ezkur ale xastarra

Para du ain altuban?

 

            5

Ez lirake anbat obe

Trukaturik gauzak,

Arboletan zintzilik

Meloi kalabazak?

 

            6

Au esan bezin laster

Itzetik ortzera,

Erortzen zaio ezkur bat

Sudurren gainera.

 

            7

Arriyia! esaten du

Orduban xit agitz,

Ezkurraren tokiyan

Meloia izan balitz!

 

            8

Bertatik naiko niyan

Naiz sudurrik gabe

Geldi benik-pein neure

Biziyaren jabe.

 

            9

Onetan adierazo

Ziyon Jaunak ari

Bear zana eman dala

Gauza bakoitzari.

 

            10

Dana dago xit ondo,

Xirlan preso arraia,

Ta airean libre libre

Xori kantariya.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus