—1871 Sara—

 

Elixaren garaimena eta bakia

 

An., "Bizkaitar bat"

 

                  1

Zeru ta lurrak egin zinusan

Jaungoikoaren Berbia!

Mugittu mina, kantadu deidan

Zeure Eleixaren gloria,

Zelan daguan orbanik baga,

Distiaduraz betia,

Indartsu eta Luzbelen kontra

Egundo bainan obia.

 

                  2

Zer usteko dau Beltzebu berak

Orrenbat guda suturik

Eta Parisen eta Erroman

Bere arrabija garturik,

Jaungoikua lez mundu danian

Jargoi andijan goiturik?

Anbat gura dau Eleixa gaindu,

Gison guztiak galdurik?

 

                  3

Purrukaturik jausiko da bai,

Bere buruti koroia,

Amorraturik bere lagunaz

Inpernura gaur badoia.

Agertuko jako Eleixa Amari,

Batie ederrezko sasoia:

Erroma aldian ikusten dozu

Argi darijon odoia.

 

                  4

Egijak garbi distietan dau

Ilargija lez gabian

Zelan goixian egun sentija

Ta euskija egun erdian

Ondatu bidez hereje zarren

Guzur baltz danak lur pian,

Protestantien eta Masoien

Gaiztakeriaz batian.

 

                  5

Zuzen begijak Italiaruntz

Begira nolan daguan

Pio Santua San Pedro bera

Dirudijala garbuan:

Katolikuak an bildu dire,

Pozik an dagoz albuan,

Laster bai laster zabalduko da

Pake gozua munduan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus