—1871 Sara—

 

Soldado naiz

 

An., "Amotztar bat"

 

Airea: Gizon gazte hogoi urthekoa

 

                  1

Soldado naiz, legeak ezarririk,

Goan behar naiz maiteak utzirik,

Frantziako kasu justua gatik,

Eman niro bizia gogotik. (bis)

 

                  2

Utzi behar aita, ama zaharrak,

Bai eta ere haurride maiteak,

Zeren duen ordenatzen legeak,

Eta manatzen Jainko handiak. (bis)

 

                  3

Orhoitzen naiz patriarkhen fedeaz,

Bai eta ere heien khar sainduaz,

Hukitua heien leialtasunaz,

Ez naiz lotsa gudura goateaz. (bis)

 

                  4

Gerla bada Jaunaz ordenatua,

Gaizki duzu desobeditzea,

Ihes goanez erresuma guzia,

Izan laite etsaiaz hartua. (bis)

 

                  5

Ez, lagunak, ez gaiten desertatu,

Ihes goanez ez gintazke salbu,

Bai, ditzagun gure arropak hartu,

Eta zagun erresuma zaindu. (bis)

 

                  6

Aita amen nigarrek gu hukitzen,

Zeren sobra barna hartzen duten,

Abrahamek Isaak maite zuen,

Hala ere imolatzen zuen. (bis)

 

                  7

Bai, lagunak, har dezagun kuraie,

Probintziak gure oihuz daude,

Aingeruek lagunduren gaituzte,

Eta gaizuak izituren dire. (bis)

 

                  8

Goazen, beraz, goazen, goazen ausarki

Legeari dezagun obedi,

Hola goanez gazteriak nasaiki,

Goanen dugu etsaia ihesi. (bis)

 

                  9

Neure ustez gisa hortan goatea,

Duzu funski leial izatea,

Nik hola dut esperantza bakea,

Bai eta ere gibelat jitea. (bis)

 

                  10

Jiten banaiz, zerbitzatu ondoan,

Eginen da besta gure etxean,

Izanen da oiloño bat eltzean,

Zopa ona gure mahainean. (bis)

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus