—1871 Sara—

 

Organista eta gaztia

 

Joakin Irizar

 

          1

Iru eguzki dira

Bergara luzian,

Eguneko argiya

Zeruen erdiyan.

Alkatiaren alaba

Gaztien artian

Dan ederrena dago

Nere biotzian.

 

          2

Iru eguzki dira

Bergara luzian,

Eguneko argiya

Zeruen erdiyan.

Beste bat ilargiya

Izarren artian

Ederrena Maritxu

Nere begietan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus