—1871 Sara—

 

Apaiz aixkidea

 

Joakin Irizar

 

              1

Aixkide gazte batek

Ipini nau estu,

Nere kanta txoro bat

Biar dula kantatu.

Artu zak ba kantori,

Erreza edo gaitza,

Beinik bein izango duk

Zerbait moldakaitza

 

              2

Kafe on atz' batian

Egin zan izketa,

Egin biar nula

Zortziko nekeza.

Kafe eder' izan zan

Dakigun lakua:

Au izango dozue

Barre egitekua.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus