—1871 Sara—

 

Dolores

 

Joakin Irizar "Bergararra"

 

            1

Esku txuriyak ditu

Dolores ederrak,

Kafia emoteko

Munduko onenak.

Zilargin onak dira

Azukar tontorrak

Damiak ikututa

Zerutik jatxiyak.

 

            2

Bere aizpa Kasilda

Ez da txarragua:

Begi ederrak ditu

Biotz obiagua.

Nun ipiniko ete dot

Jesusa xarmanta,

Munduban ezpadago

Alako dun planta?

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus