—1871 Sara—

 

1870an soldadu

 

Harriet

 

Airea: Oren onean sorthua zira izar ororen izarra

 

                                1

Herritik noha, adios, nere bihotzeko maiteenak!

Ahaide onak, adixkideak, aita ama hoberenak,

Deihadarrekin Frantziak ditu galdetzen haur bihotzdunak,

Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!

 

                                2

Uzten zaituztet herri ederra, mendi ezin ahantziak,

Gure etxeko arthaldearen ardi bildotx bereziak,

Bethi zuekin iragan ditut egun bozak... gau ilhunak!

Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!

 

                                3

Aitak bezala egin nahi dut, hura izan da soldadu.

Ama gaixoa! Bihurtuko naiz, Jainko onak nahi badu,

Eska itzotzu gure harmentzat garaitiko ontasunak!

Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!

 

                                4

Hitz hauk zuretzat, Mariederra, ez ahantz zuk agindua,

Zure nahi dut bizi naizeno, hori da zina saindua.

Agur, maitea! ez berantetsi nik hitzeman jai-egunak!

Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!

 

                                5

Aita zaharra gan baino lehen behar zaitut besarkatu.

—Haurra bahoa? Ibili ongi... ni ezpanintz hain flakatu!

Maiz orhoit hadi aitak zirela guduetan bihotzdunak!

Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!

 

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus