—1871 Sara—

 

Hiritarrak eta baserritarrak

Kantu berriak, Laphurdin Donibanen, emanak, Akotz Eskerrenian.

 

Jean Etchenic

 

Airea: Goizian goiz jeki ninduzun esposatzeko goizian

 

                            1

Urusak gaituk hiritarrak, jakintsun haundi baikare,

Eskolatuak garelakotz, langile pobriak ere.

Baserritarrek etzakitek gizon bearrek deusere.

Bertzek erranak iten tiztek kaltetan izanik ere.

 

                            2

Urguilutzarren gatik dituk kalte haundiak etortzen,

Zuen eskolaz hiritarrak sobera zaizte bantatzen.

Zer dela khasu gaitutzue baserritarrak mendratzen?

Zenbat abantail on duzue guk ez dugunik agertzen?

 

                            3

Argitzen gaituk hiritarrak khazeta eta liburuz,

Ikasteiagu asko gauza, hoiek ongi irakurtuz,

Zenbait legetan ez gaituk gu gidatzen bertzeren manuz,

Baserritarrak gaten zaizte, jaun aphezeri galdetuz.

 

                            4

Zenbait liburu eta khazet baituk ainitzen kaltetan,

Erlijione sainduaren galharazteko xedetan,

Hoiek pozoindaturik zaizte asaldatzen hirietan,

Baserritarrek eztiagu sinhesterik holakotan.

 

                            5

Asaldatzen gaituk hiritan arrazoin haundiarekin,

Eztiagu deusikan nahi asko lege hertsirekin,

Nahiago diagu bizi biba libertatiekin.

Baserritarrak ikaratzen zaizte aditziarekin.

 

                            6

Baseritarrek nahi diagu libertate zuzen ona,

Bainan ez lege injustuki maiz asaldatzen dena,

Bandera krudel ifame bat agertu nahi lukena,

Zenbait hiritarrek bihotzez desiratzen duzuena.

 

                            7

Baserritar gehienak zaizte betiak ilusionez,

Arras itsutuak zagozte, jakitatien eskasez,

Izpirituak xinpletuak, zenbait aphezen erranez,

Ez gaituk ez enganatzen du, jaun hoien elhe ederrez.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus