—1871 Sara—

 

Loreak eder dira...

 

Jean Berges

 

                        1

Loreak eder dira eguzki denean,

Hainitz agertzen duzu hoitarik munduan,

Saltzerat ekharriak denbora berean,

Erostunik balute prezio onean.

 

                        2

Ethorri da denbora penen ahanzteko,

Zahar eta gazteak alegeratzeko,

Ez dugu beldur hainitz donado jartzeko,

Andreak prest ditugu orai ezkontzeko.

 

                        3

Hainitz agertzen dira ezkondu nahiak

Alegeratzen ditu Jaunaren hartzeak,

Batzuek adinian pasatzen hasiak,

Halere latsatzen tu serora sartzeak

 

                        4

Serora sartzekotzat behar da botua,

Jainkoaren graziaz benedikatua,

Bertze batzuek aldiz ezkontzan gogua,

Beldurrez gabe geldi hori zer damua.

 

                        5

Ezkondu nahi eta mila enganio,

Gizonak azkarrago adin bateraino,

Donado gelditzeak ez luke balio,

Aurthen ez ahal dira andreak kario.

 

                        6

Zer erran dezakegu orai donaduez,

Diruak gastatzeko hor daude zuhurrez,

Begiak zoraturik andre aphainduez,

Ederki zabalduak baitziren usteiez.

 

                        7

Hoiek utziko tuzte ez egon beldurrez,

Ezkondu eta laster bai beren beharrez,

Etxean arthorik ez haur hoiek niharrez,

Ez dire orhoituko orduan usteiez.

 

                        8

Aphaindura sobera hainitzentzat kalte,

Familia beharrak penatzen dituzte,

Egiten direnean haur ttikiren jabe

Nihondik ezin bizi miseria gabe.

 

                        9

Mundura sortzen dira batzuek xinpleak,

Ez beititu orhoitzen beren zahartzeak,

Soinarentzat ez aski ahal den guziak,

Hekien senhar denak maiz galtza hautsiak.

 

                        10

Aberatsek ez dute holako beldurrik,

Etxean behar dena Jainkoak emanik,

Ez duen gaixo hori bethi aphaldurik,

Bettiriren meneko ez egin dudarik.

 

                        11

Herri hautan baduzu irule ederrik,

Goizean jeiki eta kilua harturik,

Xinpleak bazterrera geroko utzirik,

Andrea behar bada bilha on hoitarik.

 

                        12

Kanta hauk eman ditut Sarako herrian,

Agertu nahi nuzke gaztien artian,

Penarik hartu gabe haukien gainean,

Denek kanta ditzaten omore onean.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus