—1869 Sara—

 

Gizonaren biziaz

 

Goyetche, saratarra

 

Airea: Perkain eta Azantzaren partida

 

                      1

Gizonaren bizia lurraren gainian,

Hainitz penatua da den hoberenian,

Deskantsua ezin har bere negurrian,

Zorion osuan ez baita munduan.

 

                      2

Batzuek aberatsak, bertziak pobriak,

Gare errenkurekin baikare guziak,

Zenbeit zaharrak dire, hainitzak gaztiak,

Bazterrak asetzen tu luze bizitziak.

 

                      3

Gizonen ohoriak ez daude berdinak,

Errespetu hainitz du kargua duenak,

Araberan orobat etxian ungi denak,

Denentzat higual, oi gure azken orenak.

 

                      4

Sortzian pobre baita hiltzian orobat,

Arthe huntako hemen mudantzan manerak,

Berdin arrapatzen tu heriotze berak,

Lurrak estaltzen ditu gure hutsak denak.

 

                      5

Zein gare burua gora, hemen gabiltza

Bide makhurra hartuz, zuzena utzita,

Gutik dugu kunplitzen Jainkoaren abisa,

Elkharren enganatzen hainitzak dabiltza.

 

                      6

Zerua eta lurra zituen kreatu,

Gu gaitezila hetaz ungi baliatu,

Horra gizona zenbat duen estimatu,

Zertako behar dugu gaizkiaz pagatu?

 

                      7

Gizon galant guziak ez dire akhabo,

Nonbrian zenbeit bakhar oraino badago,

Jainkoaren grazia handia baitago,

Txarrak onduko diren esperantzan dago.

 

                      8

Aita on bat badugu bakharra zeruan,

Ezarri baikaitu familia munduan,

Denak anaia arrebak bere zerbitzuan,

Harekin gozatzeko loria sainduan.

 

                      9

Azkeneko bertsuan guziei guaraintzi,

Ungi gobernaturik hobe dugu bizi,

Nihori ez dakigun onduan urriki,

Zuzen dabilana da bitorios bethi.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus