—1868 Sara—

 

Neskatxa pobrearen gainean

 

Joanes Etcheto

 

                        1

Ihesi egin diot lo kexagarriari,

Amets on batez ere lagundu ez denari,

Mendiaren gainean aintzindu naiz segurki,

Iguzki ederraren arraio lehenari.

 

                        2

Xori kume pollitak, elhorri loratuan,

Kantu egiten zuen, goizetan argitzean.

Amak ematen zion hazkurria mokoan.

Hori ikusirikan nik nigarra begian.

 

                        3

Oi, zergatik ez dut nik amarik ezagutu!

Xori hura bezala, zergatik ez naiz sorthu!

Hark bere ohatzea arbola gainean du,

Nik behere hunetan, deusik ez dut kausitu.

 

                        4

Ez lurraren gainean, ez nuzu deusen jabe,

Ez segurki ez dizut ohakorikan ere.

Ni naiz haur hatzemana, karritto bat ohatze,

Eta Elizako borten geriza atherbe.

 

                        5

Neure burhasoetarik urrun kasatua,

Ez dut ezagutzen heien besarkamendua,

Zelhaietako haurretarikan urrundua,

Ez naute ezagutzen hek beren haurridea.

 

                        6

Laborariarekin ez naiz errekontratzen,

Bere eremuetan ez nauk hark gonbidatzen,

Urrunetik haren familia dut ikusten,

Arratsetan haren musuaren bilha goaten.

 

                        7

Neure egon lekhua, nik kapera dut beraz,

Harat lehiatzen tut neure urhatsak mugaz,

Hura neuretzat ez duzu hetsia fedeaz.

Han ongi nuzu ikusia jende prestuaz.

 

                        8

Izagun dut neure urhats errebelatuaz

Hil hobien egoitza, aithortzen dut bihotzez,

Bainan hil-hobiak neuretzat dire arabez,

Khearen iduriko, zoin baidoha lasterrez.

 

                        9

Harri haren gainerat etxatzen tut begiak,

Zoinetan hasi baitziren neure doloreak,

Hartan ikustekotzat nigarrezko kutsuak,

Ene amak neuretzat egin zituzkeienak.

 

                        10

Hamalaur primaderaz egon naiz nigarretan,

Khendu nauten besotarik urrun auhenetan,

Zato, neure ama hemen nago othoitzetan,

Zuk utzi harriaren gaineko pausu huntan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus