—1867 Sara—

 

Oraiko neskatxa batzu

 

Joanes Berjes

 

                        1

Begientzat bakharrik badire loreak,

Dire usainik gabe, fruiturik gabeak.

Ordean zein dituzten eder koloreak!

Koloretik jujatuz, bertzen erregeak.

 

                        2

Haukien iduriko ditugu ikhusten

Neskatxa gazte hainitz orai distiratzen,

Hauk beren itxuratik duztenak jujatzen,

Ez dirade, xinpleak, guti enganatzen.

 

                        3

Landetan sorthurikan nahiz diren asko,

Ez dire hek eginak lanean hartzeko;

Bulharrak duzte flako, larrua xurixko,

Ez dute kuraierik kanpo-lanetako.

 

                        4

Barnean daude beraz lanetik ihesi,

Burhasoek beharko heien phartez hari!

Aberats gutizian, aise nahi bizi,

Zer damua ez duten errentarik aski!

 

                        5

Balakite bederen barneko lanetan,

Jatera preparatzen bere tenoretan,

Zonbait phondu egiten philda xaharretan,

Ez litazke ezdeusak gure begietan.

 

                        6

Ehailetan ez dute sinheste phorrorik,

Ez dute hunkituko hortakoz khilurik.

Khutxa zahar guziak daudezela hutsik!

Eginen da oraino athorra hertsirik!

 

                        7

Errentak ttipi bainan handi gutiziak,

Aberatsen lerroan agertu nahiak,

Beztimenta berriez nihoiz ez asiak,

Aitaren izerdien zer xukhagarriak!

 

                        8

Ikhusatzue gure printzesa berriak,

Urhatsak xehe eta ezpainak hertsiak,

Oso-osoak gaten, iduri panpinak...

Probe diren errazu ala aberatsak.

 

                        9

Badohatzu phestara begia arinik,

Arinago bihotza, gorphutza xuxenik,

Orai ez dute senti sabeleko minik,

Bulharrentzat batere ez dute beldurrik.

 

                        10

Iduritzen zaiote plazan direnean,

Denen begi samurrak duztela gainean,

Destenorean hantxe daudezi lorian,

Gau ilhunak ez ditu lotsatzen bidean.

 

                        11

Hauki lotzera hoan, muthiko gaztea,

Egik kontu! ez ditek baizen kolorea!

On baten bilhatzeko harrezak ephea,

Baldin gogoan baduk uros bizitzea.

 

                        12

Andreak, ez gaitzetsi hitz bat aditzean,

Loretto bat dautzuet ezartzen eskuan,

Gaztean dabilana urhats holakotan

Labur higaturen da pena-ahalketan!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus