—1866 Sara—

 

Amerikatik etorrera

 

An. "Gipuzkoarra"

 

            1

Pozez Amerikara

Joan nintzan gazterik,

Etzalako inon lur

Oberik besterik;

Bainan an portuna truk

Pobrezaz beterik,

Eztakart etxerako

Urteak besterik.

 

            2

Portuna bila joanak,

Ainbeste bidean

Urteak etxeratzen

Ditu azkenean;

Joan bainan pobreago,

Bainator urean,

Peseta bi eztira

Polsilu nerean.

 

            3

Ontziya pagatzeko

Izan ez ta sosik,

Jarri naiz bertan lana

Egitera pozik;

Bainan nola dauzkatan

Zarpa denak ausik,

Ni ikustean parrez

Jartzen dira guzik.

 

            4

Ontziyan jiratzen naiz

Kemearran joana,

Eta pozikan bertan

Detanean lana;

Soldatik eztet bainan

Badaukat zer jana,

Amerikan prankotan

Paltatu zaidana.

 

            5

Nere moduban joanak,

Poz aundiz aruntza,

Pranko gaur etorriko

Lirake onuntza,

Bañan nola baitiran

Bear iru ontza

Bere paltan gaitz baita

Bilatzen laguntza.

 

            6

Beti irabazten ez,

Ta beti bear jan,

Zenbait pobreza triste

Pasatu det nik an;

Pozez banintzan ere

Amerikara joan,

Zartzerako ona zer

Portuna dakartan.

 

            7

Nubelarik eskola

Oso polita, nik,

Maiz ez nuben izaten

Plumarekin lanik;

Ala aldi horretan

Goseak eginik

Etziran bizimodu

Ark egiten onik.

 

            8

Gero arotziyan, ta,

Urrena argintzan,

Opizio bietan

Jardun izan nintzan;

Bainan nola portuna

Biderikan etzan,

Utzi ta obe bila

Mendira joan nintzan.

 

            9

Zenbait denboran nuben

An segitu artzai,

Etxera jiratzeko,

Zerbait sobratu zai,

Bainan indio xarrak

Gertaturik etsai,

Nitubenak galdu ta

Jira nintzan itzai.

 

            10

Onetan nebilela

Gerra zan azaldu,

Zeinen berriro berak

Baininduben auldu;

Jan bear, ta nituben

Ganadubak saldu,

Eta zitzaidan neukan

Biziera galdu.

 

            11

Ala ernegaturik

Nekarren bizitzan,

Lur ura utzitzera,

Erabaki nintzan,

Eta obe det, bada

Irten ezpanintzan,

Denbora gutxi barru

Antxen ilko nintzan

 

            12

Nairikan eragotzi

Arako pausoak,

Zenbait lan egin zuben

Pamili gaisoak;

Bainan nik aitu gabez

Beren itz gozoak

Nere penaz ziran il

Nere gurasoak.

 

            13

Poltsaz ezpanaiz eta

Arkitutzen sendo,

Eznator osasunaz

Ere guziz ondo;

Molde ederrekoa,

Naiz etxera joango,

Ay! zer kolpea detan

Sartzean emango!

 

            14

Ara, non dagon Frantziya,

Ara, Españiya,

Ara, non dagon Jaizkibel

Deritzon mendiya;

Ara, Ernio, ara,

Ayako arriya,

Ara! non dan ni jaio

Nintzan basarriya!...

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus