—1866 Sara—

 

Xirliska eta xinaurria

 

Auguste Etcheverry

 

                        1

Esplikatzera noha zerbait istorio,

Omoria gastatzeak hainitz du balio,

Plazerikan duenak beha beza niri:

Gudu egin behar dut bi alimaleri.

 

                        2

Alimale xirliska eta xinaurria

Negua zaio huni beretzat loria,

Aldiz xirliska dago, udapean kantari:

Neguan gosiak dago galdeka bertzeri.

 

                        3

Primadera ethorri, belharrak handitzen,

Xirliska oro dire kantuz abiatzen,

Landa guziak lore, xirliskak kantari,

Ez diote behatzen negu triste hari.

 

                        4

Xinaurria lanean uda hastetikan,

Jendea alegera baita ordutikan,

Udari kentzen dio neguko aisea,

Etxepean egon dadin jatekoz asea.

 

                        5

Xirliskak daudenean musika saindutan,

Zer erraiten othe du bertzeak bere baitan,

Xinaurriak egiten dio arnegua:

Hago, istanpat hago, heldu duk negua.

 

                        6

Xinaurria horai da lanetik gelditu,

Errekolta guziak etxepera sartu,

Ah! xirliska non hitzen udan musikari?

Ethorri duk negua horai dantza hadi.

 

                        7

Udak zoraturikan egon erabez,

Xinaurriari horai nola dagon galdez,

Othoi, gaixua ekarrak hire sobretarik,

Ez naik usten bertzenaz neguak bizirik.

 

                        8

Tristurarekin dago ezin menturatuz,

Galdetzen dio bada hainbertze othoituz,

Xinaurria bederen ez nauk urrikari:

Emadak zerbait edo hiltzera nihoa ni.

 

                        9

Ah!, ah, horai heldu haiz hunat hagonian,

Zer, arribatuko zen erraiten ginian.

Ez, ez, ez haut segurki hanbat urrikari.

Othoi, has hakit orai hiltzean kantari.

 

                        10

Alferra eta abila hola tuk ezagun,

Gu aseak garotzik hik barnea ilhun,

Udan haritzen dena bortizki lanean,

Holaxe egoiten duk jatekoz asean.

 

                        11

Gauza sinple horiek bizi mundu huntan

Eta oraino nola, gure zangopetan,

Hoik ere ensaiatzen dire bizitzeko,

Bainan alferra beti gaizki da biziko.

 

                        12

Esplikatu dut ustez istorio hori,

Plazerekin erraiten hari naiz deneri,

Horra kantuak ikas detzaten gaztiek,

Huntan uzten zaituztet, barkatu guziek.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus