—1866 Sara—

 

Urguiluaz

 

Auguste Etcheverry

 

                        1

Horaiko andre gaztek zer dute buruan,

Ez gaitazke gu pasa hoien inguruan,

Behar ginuke pasatu xapela eskuan,

Ustez guziak diren aberats graduan.

 

                        2

Urguiluak mundu hau iretzi urran du,

Beren hartarainokorik ikusten ditugu,

Satanen pentsu hori andriek ongi hartu

Horaiko andrientzat deusik ez gare gu.

 

                        3

Satanen pentsu hori, oi, zer adrezia,

Eta horaiko andriek zenbat malezia,

Hola nahi lukete egin gan lantzia

Fu! egin diotet, hau da ausartzia.

 

                        4

Nola diren nekhatzen horaiko grizetak,

Khadira fotilian harturik gazetak

Batzu mendisentzian, bertzeak menetak

Nahiz izan detzaten buruan bonetak.

 

                        5

Mirail baten aldean goiztiria pasa,

Aise hartzen dutela lanetako hatsa,

Zertako makhil batez etxetik ez kasa,

Egiteko fortuna pobria edo aberatsa.

 

                        6

Heldu dire ohetik tualetatuak,

Orraze espres batez iliak harrotuak,

Arropak ere aski ongi brotatuak,

Hauk andre baliosak mundura sortuak.

 

                        7

Batzu izanarekin, bertziak gabian,

Promenetan dabiltza bidien erdian,

Ustez heki begira gaudezen lorian,

Ez gare gustaturen hoietaz agian.

 

                        8

Idabazten tuztenak buta tualetan,

Eginikan oraino zorrak botilhetan,

Non baitik ahal balute daude lorietan

Behar dute ibili nonbait ferietan.

 

                        9

Hoik bidian ikhustiaz behar du lotzatu,

Urguiluz ezin dute nihondik khurritu,

Jaun xapeletakuei mintzaire saindatu,

Orduan nahi lukhete fortuna zerratu.

 

                        10

Igoil atso batzuek erdi konkortuak

Hek iduri baitute bietan sortuak,

Krinolinak soinian dena harrotuak,

Zer ustia oraino atso zar gaizuak.

 

                        11

Nahiz izan zaharra eta muzurdina

Khupela bezin zabal haren krinolina,

Bizkharra makhur eta elia urdina,

Bertzerena denaren postixan egina.

 

                        12

Jaunak eta andreak, finitzen dut huntan,

Urguilu zarra franko bada mundu huntan,

Eta partikulaski horaiko andretan,

Ez ditake ezagut pobria aberatsetan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus