1866 Sara
Laboraria
Joanes Berjes
1
Kantu berri batzu tut laborarienak,
Hekien ohoretan eman ditudanak,
Baditake ez diren sobrarik onak,
Ere kanta ditzala nahi dituenak.
2
Laborari alferra nekhez da etxean,
Ohart zaitezke dela ardura bidean,
Diruak ahitu eta ilhun bihotzean
Kredita galdurikan lagunen artian.
3
Laborari alferrak plazaren gainean
Igande, besta, igoal astelenean,
Hondatzen tu guziak bere uste gabean,
Hortik maiz ortzirale hekien etxean.
4
Laborari zuhurra goiz erretiratzen,
Ondoan urrikirik ez duke sentitzen,
Ere lanari berriz errexki da latzen
Barneko zoriona hortarik ethortzen.
5
Laborari alferra izpirituz eri,
Ez dio begiratzen ethorkizunari,
Ez du harrek phentsatzen haurren ezkontzari,
Ez nola utz dezaken zerbeit bakhotxari.
6
Laborari zuhurra ongi ikhusirik,
Urrun dago atsegin sobratuetarik,
Haurrer nahi du utzi zerbeit segurik,
Horra haren ametsa ez du hark bertzerik.
7
Laborari alferrak etxean maiz gerla,
Denak dohazko gaizki, bera da mokhorra,
Andreak aldiz bethi zerbeiten beharra,
Ardiets dezakena da solas iderra.
8
Laborari zaharrek ez dute gerlarik
Heien etxean ez da dremenden eskasik,
Jauna sartzen denean barnera kanpotik,
Ikhusteko laiteke zein dauden bozturik.
9
Laborari alferrak badu haurra franko,
Ez ordean dirurik hekien hazteko,
Heien beztitzekotzat naski gutiago,
Uros etsenplu onik balitz heiendako.
10
Laborari zuhurrak balin baitu haurrak
Segur izanen dire ongi altxatuak,
Ez dire ibiliko erdi beztituak,
Ez ditu hek galduko etsenplu gaixtoak.
11
Laborari onetik hala ez denera
Zer diferentzia den eman dut argira,
Orai aski erran dut noha ixiltzera
Diotalarik, biba laborari ona!