—1865 Sara—

 

Putxurdina

 

An., Ezpeletarra

 

Airea: Epher xango gorria, edo Bakarrik bizitzeaz...

 

                        1

Oi! mundu gaixo huntan, zenbat den Putxurdin!

Eta denak sobera eta denak higuin.

Izan dadin Piarrex edo den Kattalin,

Nola maita dituzten, behar dute jakin.

 

                        2

Bainan barka dezagun neska zaharrari,

Zeren putxurdin bada, ez du bere nahi.

Ezkontziaz izan balitz hura bere nausi,

Lepoa joka nezake, einen zen aspaldi.

 

                        3

Zafra dezagun diona: Gaude mutil zahar,

Jaunak harren gainian etsenplurik ez har.

Aberats balin bada, dena da paper tzar,

Eta beharra badu, segur, berean bizkar.

 

                        4

Bizioz betetzen da gizon putxurdina,

Tabakoz usaindurik, sudurra zikina,

Sosa du bere jainko, elkor tzar egina,

Edo dena tripan du bere atsegina.

 

                        5

Eta zoin injustu den gaixo emaztentzat

          [...]

          [...]

          [...]

 

                        6

Nexka arina bada, nork egin du hala?

Etxian balin badu urre eta farbala,

Donado, zer diozu, non du hark ahala?

Gaxtaginek diote, zuk badakizula.

 

                        7

Hazeri zaharra da donado zaharra,

Itxuraz saindu bainan golkua du tzarra;

Nexka! ihes hartarik, zirenian bakarra!

Guardia, bai, guardia, saretan amarra.

 

                        8

Maiz donado zaharra ase eta alfer,

Nexkan tatxa guzien aipatzen du plazer

Eta izan dain bera maingu, konkor, oker,

Segur bere buruia kausitzen du eder!

 

                        9

Bethi ezagutzen da gizon putxurdina

Soinian bethi zerbeit huts edo zikina,

Athorra fola makur, izanatik fina,

Ez zen homorian naski Kattalin neskatoa sorgina.

 

                        10

Maiz donado zaharrak, menaiu idorra,

Maiz bere etxian dago histu eta mokorra,

Ozpina bezala du sehia minkorra,

Bi putxurdin batian, zer gauza gogorra!

 

                        11

Eta akort badira ez da fama onik,

Mihi txarrek ez dute axola handirik.

Jende honest guziek ihes haietarik,

Ez, ez hobiago da, jaunak, ezkondurik.

 

                        12

Orai zueri, neskatxak, huna bi hitz bakar,

Ene errana hatik, othoi, ez gaizki har.

Samurtzen bazinezte einezake nigar,

Zeren ez baitut nahi ego mutil zahar.

 

                        13

Nexka, nahi baduzu segurki ezkondu,

Balios izaitia bethi kondu eizu,

Eder izanagatik, zertako zitut zu

Ez bazia emaiteko galtzetan bi pundu.

 

                        14

Aberatsentzat bego toaleta handia,

Izan zaite modesta, bainan bai garbia,

Mila aldiz hobe da pentzeko loria

Edozoin floka baino gorri edo xuria.

 

                        15

Krinolina bezenbat izan 'zu bertute,

Arroba bazen eder, barnez izan zaite,

Mutil zahar guziez, orduian, nik uste,

Andre bana lasterka hautatuko dute.

 

                        16

Hala nahi duena, dagola putxurdin

Dezala hatik ongi pensamendu egin,

Zahartu, kaskaildurik eta ilia urdin,

Denek erranen diote: fu zikin, fu zikin!

 

                        17

Kopla oraiko huntan emaiten dut fina,

Bertsu txar hauien, jaunak, barkamendu eni,

Ez dakit erran dutan sobra edo aski,

Ez baziezte kontent, eizazui hobeki.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus