—1864 Sara—

 

Berritan ezkondu marinelaren adioak bere andreari

 

Migeltxo Ualde

 

Migeltxo Urruñako marinela zerbitzura gobernamenduaz

deithua ezkondu berrian bere bihotz mina

seinalatzen dio bere andreari segidako bertsuetan.

 

Airea: Xori bapho gorria... eta bertze asko.

 

                        1

Banoha, nere espos hanbat maithatua,

Bertze gazten artetik berritan hartua,

Itsasoz bertzaldera ni naiz manatua,

Oi! nola naite bizi, zutaz gabetua?

 

                        2

Ez dut uste badela lurrean lorerik,

Ez zeruan izarrik zure pare denik,

Nihon zutarik urrun, nik ez duket onik,

Eta nihon zurekin ez duket nik gaitzik.

 

                        3

Elizak juntatzean biak elkharrekin

Eman zautan bai gozo eta bai atsegin,

Bertzerik badut orai, bihotzean dut min,

Min hunen sendatzeko ez dakit zer egin.

 

                        4

Nere espos maitea, othoi, erradazu,

Ene sendagarririk ez othe dukezu?

Urrun hedatu gabe, badela jakizu,

Ene sendagarria bakharrik zare zu.

 

                        5

Bainan ez dut, ez zeren esperantza hartu;

Sobera zorrozki da legea mintzatu.

Eri edo ez eri, behar naiz partitu,

Barnea tristerikan zutarik urrundu.

 

                        6

Bela xuriak ditu haizeak hanpatzen,

Ja itsas-zabalera gaitu eramaten.

Oi! zugana banindu horrela ekhartzen!

Hori dut Birjinari bakharrik galdatzen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus