—1864 Sara—

 

Nigarra dudala bihotzetik

 

Etchepare

 

                1

Nigarra dudala bihotzetik

Partitzera noha herritik,

Etzeitut, maitia, aldeñotik

Gehiago ikusiko nik.

Ai! hau da nere gozogabea...

Ai! eta hau dut oinhazea...

Lehortzera dohakit barnea...

Adios, adios, maitea!

 

                2

Zorteak herritik banarama,

Zure ganik urrun, oi ama!

Jainkoak bihur nezan zu gana,

Otoitzazu, othoitz zuk Jauna.

Ai! hau da nere gozogabea...

Ai! ordu dolorez bethea...

Goan behar... ez haizu egotea...

Adios, oi ama maitea!

 

                3

Jadanik tronpetak urrunera,

Burrunban alde orotara,

Frantsesa deitzen du harmetara!

Goazin beraz, bego nigarra.

Oi Eskualduna, emak bihotzez,

Ez lotsa etsaiaren lantzez,

Jozak Alamana heriotzez,

Hamarren aski duk bi Frantses!

 

                4

Gudua soinatzen du tronpetak...

Jaiki! jaiki! har baionetak!

Bolborak erhotzen tu Frantsesak...

Lurrera dohaz etsai metak.

Oi Eskualduna, emak bihotza,

Ez lotsa Tyroliar gaitzez,

Hekien jotzeko heriotzez,

Emotek baioneta trebes!

 

                5

Hauxe da, hauxe egun ederra!

Bitorios frantses bandera,

Orai da abian itzultzera,

Iduri zeruko izarra.

Oi! hau da egun pare gabea!

Heldu zait Enperadorea,

Emaiten deraut gurutzea.

Plazerez beldur naiz hiltzea.

 

                6

Alpetako mendiak behera,

Oro jauts gaiten alegera,

Neretzat, maitea, ez ikara,

Heldu naiz, heldu Frantziara.

Oi aita, ama, herri maitea,

Eta zu, ahantzigabea,

Nere arimaren jabea,

Hegalka daramat bidea.

 

(Etchepare, blessé de Magenta)

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus