1864 Sara
Hiriarthen lehenbiziko garaitia
Zohiola Berri
Hil, hil aldia dugu gauden mendekari
Dechepare (Iberia)
Airea: Perkainen kantua
1
Urreaz gosetuak, Erroma hiritik,
Etsaiak jin zaizkigu, begiak uherik,
Arthaldetan otsoa nola den ikhusi!
Gure gainera bardin zorrotzik erori. (bis)
2
Hiriak erre tuzte, bazterrak funditu,
Harmak gure odolaz maizegi gorritu,
Haika, herriak haika, harmatuz haizkorez
Urre biltzaile hoiek anbilka hil hotzez (bis).
3
Hara, hara han dira, harmez estalirik,
Milaka janzten dira mendi gerendetik,
Goazen, goazen, gudura ximixtak iduri,
Hil, hil, aldia dugu, garen mendekari. } (bis)
4
Jo hor, jo hemen eta alde guzietan,
Leher eta sarraska haizkor azpietan,
Zeha, zeha, ostika, burdin ekarleak,
Egun suntsi detzagun odol ixurleak. } (bis)
5
Jo, jo, nehori barka eztiozozue,
Heriotza eskuez erein ezazue,
Jo, jo, bethi, jadanik urratu dirade
Iziturik iheska abiatzen dire. } (bis)
6
Lasterka hor dohatzi, zaldunak jarraiki,
Matxeta zorrotzekin buruak ebaki.
Non zaizte erromatar agintari onak?
Non gure herritarren espantu gizonak? } (bis)
7
Non dire zuen oste atzo hiri ederrak!
Non ezin garaituzko gerlari zaharrak!
Han dira ordakian odolez igeri,
Bizirik ezta nehor bakar bat ageri. } (bis)
8
Hain ongi ibilirik zazpi oren huntan
Unhatuak daude erredol azpitan,
Bihar goizik, belek hila dute joko,
Oste eder hetarik bat ez higituko. } (bis)