—1864 Sara—

 

Adiskidekin bazkal-artean

 

Pierresteguy "Maulekoa"

 

              1

Miresten dire Printzeak

Baroinak eta Kondeak

Gizon aiphatu nobleak,

Egun ez dire gure pareko

Haiek ez bertze jendeak,

Oi, ene adiskideak!

Ditugun bota gordeak

Barneko bila pherdeak.

 

              2

Zuri, koziner andere,

Osasun, diru, ohore

Munduan ez duzu pare,

Zure eskutik jan ginirozke.

Akherren adarrak ere

Herrestorik utzi gabe

Plataren zolan deus ere,

Obrak lekhuko hor dire.

 

              3

Birazkatuz ohoreak,

Zuzenki ditu bereak,

Holako prestatzaileak

Gure progotxu, zure loria

Iduri dugu lezeak

Phalangak hartu goseak

Husten ditugu betheak,

Untzi, baxera, eltzeak.

 

              4

Konbeni zaiku boztea,

Damu litake uztea,

Holako phesta maitea,

Alegeraki dugun hitzeman

Engaia gure fedea

Berriz biltzeko xedea

Ahantzi-gabe bidea

Dukegunean galdea.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus