—1864 Sara—

 

Hauzilaria

 

Jean Martin Hiribarren

 

Un méchant accommodement vaut mieux qu'un bon procès

 

Airea: Goizian goiz jeki eta...

 

                        1

Orratza bezain mehe oin-buru egina,

Saientzat xurgatzeko ez ninteke ona,

Ene zangar urthuek xotxa dirurite,

Deus onik egiteko surat behar dute.

 

                        2

Khailurik baizik ez dut, khailua hirrikan,

Bizkarretik hezurra hari zait sistakan,

Ez dut zer jan, zer edan, bainan banu ere,

Beldur naiz ez nezaken har ahal deusere.

 

                        3

Lehen ez naiz gozatu nuelarik gauza,

Beharrak deraut orai hedatzen murlaza.

Gaizki naiz, hala ere nihork urrikari.

Hartzak ez dio zorrik amen semeari!

 

                        4

Ezagut ordu nuen hisiaren lana,

Bainan soka lephotik sobra dut emana.

Ez naiz on bizitzeko, ez eta hiltzeko,

Ez on mundu huntako, ez eta bertzeko.

 

                        5

Hisiaren hisia, egik noizbait leher!

Hobeki lihoazkek golkhoan sei musker!

Oi, ni banaiz, ez, ehaiz! gogoeta tzarrak

Non gordetzen zintuzten zaurien laharrak?

 

                        6

Argi tzarren ondotik ez zuen sesurik,

Ehun gau naramatzana nihoiz gabe lorik,

Bidetako harriak ditut mintzarazi,

Legetako gizonak gauaz zurirazi.

 

                        7

Abiadak atheko zuen ithurria,

Lothu zitzaion laster ondotik hesia,

Emanez bethi egur suaren kharrari,

Heldeak lothu zaizko ontasun denari.

 

                        8

Hauziak bazituen itxura hautuak,

Omen nituen argi ezin ukhatuak,

Bainan egun guzian behar nuen diru,

Bilduz etxean edo hauzotan inguru.

 

                        9

Oi, zer dudan ikusi, zer dudan pairatu,

Hauzi baten goibela beharrez xuritu!

Gaua gau da egotu, eta ni gaizoa,

Gelditu izan gabe errotan oloa.

 

                        10

Erro, erro, erroa, dena ni bezala!

Bidetako zakhurrak jarrek dakizkola!

Su, harri, ihurtzuri, gaitzik lazkorrenak

Jasankorrago dire, ezen hauzi lanak.

 

                        11

Ahanzten da Jainkoa, herra emendatzen,

Gezurrak mentan dire, lekhukoak saltzen,

Ez da deus sakraturik, zilhoak non nahi,

Hauziaren ondarra hartzedunik bahi.

 

                        12

Heldu bazait makhila piko haukin sari,

Berauk, hauzilaria, bizkar hezurrari:

Lagun uste hintzaket, utziz umatua,

Hauzitarat gateko bahintz errotua.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus