1864 Sara
Ganetxiki ikhazkina eta Kattalin maingua
edo bi maiteren arteko amodiozko solasak
Jean-Martin Hiribarren "Menditarra"
Airea: Lantiruri, lantirula.
1
Kattalinek
Uztar hunat, uztar harat, jauzikoetan Ganetxiki, (berriz)
Plazan denean dantzan hari zoin den eder bazinaki, (berriz)
Bi matheletan zinetzozke eman bi musu segurki (berriz).
2
Ganetxikik
Mothoa xut, ikhusten dut ene bihotzeko Kattalin,
Xingilka hurbiltzen plazara... Zer zorion! Zer atsegin!
Zeruko Jainkoak ez balu oraikoan maingu egin.
3
Kattalinek
Hara non den Ganetxiki, haretxek du ene bihotza.
Ez dakit bada nik zertako erraten dioten beltza;
Segurki bera bezain xuri ez du egiten ikhatza.
4
Ganetxikik
Begiaz klisk, niri kheinu, Kattalin urrundik hari da.
begiratzean iduri du haren begiak simista,
Ederragorik nork zukeien izan ez balu gorrasta.
5
Kattalinek
Agur, agur, Ganetxiki, ai zoin ederki zaren hola!
Nahiz ez duzun xuriegi egungoz athorra fola,
Atsegin guri egiteko, emazu dantza kakola.
6
Ganetxikik
Ai, ene maite pollita, gaitezin biak orai dantza,
Egizu aintzinerat jauzi, gero enekin balantza,
Ez duzu arinik jauzteko, estekatu behar gantza.
7
Kattalinek
Dantza gaiten, Ganetxiki, iduritzen zaizkit izarra!
Herrian parerik ez duzu, oi ene senhar beharra!
Sar zazu belhaun handi hori, bai eta xuxen bizkarra.
8
Ganetxikik
Zer zoriona guretzat, lastozko jauregi batean!
Ni errege, zu erregina, laratzaren aitzinean!
Ni xirolarekin, zu kantuz, biek errepikatzean!
9
Kattalinek
Bi biak gira biziko, xoriak baino arinago,
Zerbait ekartzen badautazu, eltzearen bethetzeko,
Hori ez ahantz, Ganetxiki, beude kantuak geroko.