—1863 Urruña—

 

Heskualdun gaztia soldado johan

 

Darrigol

 

                      1

Aita ama maitiak behar niz urrundu,

Frantziak gaztierri oihu bat egin du,

Laguntzaren gutarik orai beharra du,

Heskualdun bat lasterrez bere ukhanen du.

 

                      2

Zuekin erabili egun gozuenak,

Ez ditut ahantziren ukhan tudan mainak,

Nahi bezin urrundik, aita ama onak,

Zuentzat erranen tut othoitz hoberenak.

 

                      3

Zer dolhamen handiek nauten hala zaurtzen.

Ene haurbide onak orai ditut uzten,

Zuekilan nintuen zorionak hartzen

Eta egun guziak laburzki igaiten.

 

                      4

Utziko duta bada ene sor tokia?

Hemen urthe anitzez ukhan dut bakia,

Hau izanen da bethi herri bat maitia,

Ene bihotzarentzat lekhu hautetsia.

 

                      5

Hegaldatu denian xoria bolatzen,

Orduan da orduan biziaz gozatzen,

Nik nuen harren pare hasten ezagutzen

Lurreko izaitia enetako zer zen.

 

                      6

Halere nuzu bethi huntaz orhoituko

Ene odola dela Frantziaren dako,

Hura mintzatu eta dizut sinhetsiko,

Ez nuzu lotsaturen etxetik jauteko.(sic)

 

                      7

Besarka zitzatedan zatozte aldera,

Junta gaiten bihotzez, noha urruntzera,

Toki hautarat gogoaz zuen ikhustera.

Jinen nuzu segurki maitiak ardura.

 

                      8

Jainkoak hedaturik atxikiz hegala

Zuen gorputz maitiak begira ditzala,

Untzi bat ur eztian johan den bezala,

Hala zuen egunak luzaz dohatzila.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus