—1862 Urruña—

 

Pilotariak

 

An.

 

Airea: Espainolak zaizkigu Frantzian agertu

 

                        1

Espainolak zaizkigu Frantzian agertu,

Dire pilotariez goraki altxatu,

Heien joko ederrak gaitu gu harritu,

Geroztik da Espainia urgulutan sarthu.

 

                        2

Frantzia zen harritzen horren ikusteaz,

Penarekin orhoituz iragan denboraz,

Non eztugu, zioen Perkainak, Azantzak (bis)

Espainia guzia benzutzen zutenak. (bis)

 

                        3

Geroko denboretan, Halsu, Uztaritze,

Laguntzat arturikan hauzoan Saint Pere,

Kuraioski dohazi Espainoletarat (bis)

Bai lurrean heien ungi zapatzerat. (bis)

 

                        4

Azken urtetan dugu Hazparne ikusten

Jokarien nausiak Iruni ematen,

Kaskoina, Harriaga izen aipatua (bis)

Frantzian, Espainian nausi pasatuak. (bis)

 

                        5

Guti bat egotu da Frantzia gorderik

Bere garaitzitan pausua harturik

Iduzkien pareko hedoien artean (bis)

Gerorat agertzeko loria berrian (bis).

 

                        6

Espainolek diote, adio Frantzia,

Betikotz akabo duk, hire bitoria,

Guk diagu, guk orai, guzien nausia, (bis)

Ez nuen nahi, bainan aitor zak egia. (bis)

 

                        7

Meltxor du Espainiak bistarat agertzen,

Frantzesak harren kontra maiz desafiatzen,

Harren joko handia bethi da nausitzen (bis),

Espainolen loria, ungi da finkatzen. (bis)

 

                        8

Orduan Oihartzunek boza du altxatzen,

Bere semearentzat tronu bat galdetzen,

Meltxor, Manuel, Ansa, gure iduzkiak (bis)

Penarekin zaituzte ikusten Frantziak. (bis)

 

                        9

Zeruak ez du maite nihon urgulurik,

Harren ezeztatzen da hari bethi danik,

Hala zuen agertu Dabid haur gaztea (bis)

Hartaz laster bentzutu Goliath handia. (bis).

 

                        10

Espainiak ez zuen asmatzen sekulan,

Nihor sartuko zela harren primantzetan,

Meltxorren tronua du azkartu eguna (bis)

Mundu guzien kontra iraunen duena (bis).

 

                        11

Haur gazte bat du artzen Frantziak besotan,

Laster agerrarazten plaza guzietan,

Erraten diolarik, Frantzia zak altxa (bis)

Hitan duk pausatua ene esperantza (bis).

 

                        12

Sarak ere du entzun bere aitaren boza,

Bitoriaren nahiz bethetzen bihotza,

Mathieu, Jean Baptista, Norberto butari (bis)

Aise dire Espainolendarri aitzindari (bis).

 

                        13

Jean Baptista errefiran parerik gabea,

Harren kolpeak dauka segurki kintzea,

Pilota du egiten balaren pareko (bis)

Nor da, nor gai kausitzen harren bihurtzeko? (bis)

 

                        14

Borotra gibeletik guzien nausia,

Erreturnatik ere da xoragarria,

Bere karkuluz ditu guziak harritzen (bis)

Kolperik segurenez etsaiak bentzutzen. (bis)

 

                        15

Norberto bere butaz da harrigarria,

Xaxetako kintzetan bethi atzarria,

Harren enganatzeko ez da bidezkarik (bis)

Berak dauzka guziak begiz zarraturik. (bis)

 

                        16

Biba, biba Frantzia, populu lehena,

Orai lehen bezala nausitzat emana,

Hiretzat dituk beraz, ohore, loria (bis)

Kanta zagun goraki, nausi da Frantzia. (bis)

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus