—1862 Urruña—

 

Oderik edo Aita-Sainduaren soldadoa

 

Laphitz

 

Airea: Adios, ene maitia...

 

Makhilari: Nafarro-behererat ez jiteko zer duk?

Makhilak: Hauts nezazuen beldur nuk!

 

              1

Aitorren semen artian

Oderik ederrena;

Nihun lanjerrik denian

Oderik han lehena,

Aiten ezpata gerrian

Baten beldur ez dena.

 

              2

Adios, ene maitia

Zonbait egunendako,

Erruman aita saindia

Laguntza galdez dago.

Aita bat grinan uztia

Zorigaitz haurrendako.

 

              3

Sei mila gizonek entzun

Justiziaren botza;

Aberats, gazte, bihotzdun

Armada loriosa.

Justizia bera lagun

Ez dute zeren lotsa.

 

              4

Gaxtuek elgar harturik

Errumari jazarri,

Ihes ditu bentzuturik

Oderikek ezarri.

Ez daude behin jarririk

Erruman aitzindari.

 

              5

Nonbaitik uste gabian

Armada bat agertzen

Errhautsak haren bidian

Iguzkia goibeltzen

Oderik da furian

Traidoria oldartzen.

 

              6

Nigarrez oihartzunari

Loretako ezkilak:

"Erori dira, erori,

Israelgo borthitzak,

Odol ibaian igeri

Horra nun dauden hilak".

 

              7

Bizia duk hirriskatu

Oderik alferretan;

Etsaiak dituk zilhatu

Ezpataz hamarretan,

Nahiz lagunekin sarthu

Lorios zeruetan.

 

              8

Norbaiti bizirik jinez

Duk ekhartzen bizia.

Hantxe dagok hire minez

Nigarretan hurtia.

Arranguran gau egunez

Hitaz hire maitia.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus