—1860 Urruña—

 

Xori ohatzea

 

Jean Baptiste Larralde

 

            1

Haurra, zer ari zare,

Sasian sorthua,

Progotxurikan gabe,

Lapharrek zaurthua?

Amak bere umendako

Luze egin egoitza,

Atseginez hausteko

Non duzu bihotza?

 

            2

Adi zazu nigarrez

Xori gaixo hori,

Umeak har beldurrez.

Oihuz dago zuri,

Ama bat baduzula

Othoi, orhoit zaite,

Eta deus ez duela

Zu bezenbat maite.

 

            3

Zertako nahi duzu

Guziz, alferretan

Dolu mina hedatu

Oihan guzietan?

Dolu gose bagare

Helas! naturalki

Geronek deithu gabe

Nork ez du bada aski?

 

            4

Bainan, barne gabea,

Hots zure lanari!

Zer da bada galtzea,

Diozu, lau xori?

Bihotzak ez badautzu

Erran: bai, gaizki da!

Amari galde zozu,

Doluz hil ez bada!

 

            5

Munduan, deusik egin,

Gizon, ez dukana,

Ez bederen desegin

Jaunak egin lana;

Egilea, bakharrik,

Duk gauzen nagusi,

Ez dukala dretxorik

Behar duk onhetsi.

 

            6

Jaunak eman lekhua

Gauza guzieri

Ungi da hautatua,

Ez deus handik higi,

Utzi, beraz, loreak

Beren baratzetan,

Xorien ohatzeak

Utzi sasietan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus