—1860 Urruña—

 

Petxe batek nahi du

 

Jean Martin Hiribarren "Menditarrak"

 

            1

Petxe batek nahi du

Pariserat partitu,

Plazer badugu hautatu

Guretzat deputatu,

Gure bozen galdez dago

Kargu horren hartzeko.

 

            2

Petxe horrek omen du

Zaku bat lege berri,

Gauza direnak makhurtu

Moldatzeko xuxenki,

Azpikuaz goiti nahi tu

Oro betan itzuli.

 

            3

Sehi dena nagusi,

Ikustera omen guazi,

Bordariak ere burjes,

Petxe jaunaren legez

Aberatsen onthasunak

Probendako guziak.

 

            4

Kafe, likurrak merke,

Izan dadin edale,

Kasik urririk tabakua,

Pipatzalen gostukua,

Inposetik arnua libro,

Zorraz ere bai kito.

 

            5

Dela gizon leiala

Jakintsun et'abila,

Heskualdunen iguzkia,

Frantziaren argia,

Orotan da publikatu,

Petxek berak erran du.

 

            6

Espantu handi hotan

Ez gitezen konfida,

Nik oraiko denboretan

Kausitzen dut ardura,

Xarlatanen botigetan

Marxandiza tronpurra.

 

            7

Gauzen hol'ezartzeko

Behar dira moianak.

Usaiaren sanjatzeko,

Kanbiatzeko legiak,

Ez dira segur askiko

Petxe horren ahalak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus