1860 Urruña
Mendiak bethe hedoiez
Jean Gorostarsou "Duhalde"
Désespoir déposé aux pieds de Nôtre dame de l'Aubepine.
Airea: Argizagia agertu
Bai eta gura altxatu.
1
Mendiak bethe hedoiez,
Oihan errekak daude beltz,
Begiak altxatzen ditut, zeruetan izar bat ez...
Nihon ez duket gozorik, ilhun bainago bihotzez.
2
Enetzat ez da egunik,
Nihoiz ere iguzkirik,
Ez hila eta halere hobian nago bizirik,
Ez enetzat gehiago zeruak ez du argirik!
3
Habil, habilkit bizia,
Urrunt hadi, gezurtia,
Atseginak agindu-ta, minez bethea nauk guzia,
Habil, utzak, utz gorphutz hau orotarik biluzia.
4
Lore guziak arrantze,
Uki guziak oinhaze,
Ni naiz ama ganik sorthu jasaiteko hunenbertze
Ez da enetzat izanen ez ganbio, ez eztitze?
5
Xophorro mendi gainean,
Iguzki eder denean,
Kapera bat ageri da bi harri beltzen artean,
Elhurra etzen hain xuri gan den negu bihotzean.
6
Boz bat ethorri zait handik,
Gabaz lo nindagolarik,
Entzun ez dut behinere hain kantu xarmagarririk,
Ene bihotza pilpiraz gelditu da zoraturik.
7
Nor da niri mintzo dena,
Eztiki deitzen nauena?
Ni naiz minen gozatzaile, Arrantze-gaineko-Ama,
Oi haur inkoniatua, lasterregizu ni gana.
8
Zeru goratik lurrera,
Arrantze baten gainera,
Gure Ama guziz-ona, bihotz ezti, bihotz bera,
Zu zare jautsi zarena gizonen kontsolatzera.
9
Hemen naiz zure oinetan,
Dena nigar uharretan,
Ama ona, har nezazu othoi urrikalmendutan,
Gaixtaginen asperrari gorde zure besoetan.