—1860 Urruña—

 

Bizio baten gainean

 

Baptiste Curet "Donibane Lohitzunekoa"

 

Aire ezagutua.

 

                      1

Bizio baten gainean noha kantatzerat

Sujetak emanik garbiki mintzatzerat,

Guziak zatozte unen iguntzerat,

Entsaiatu behar dugu errotik kentzerat.

 

                      2

Bizio guzien ama alferkeria,

Ortarik ageri da zoin den igungarria,

Lehen erran dute zaharrek egia,

Hori izanen dela hainitzen galgarria.

 

                      3

Alferkeriak baitu ainitz bizio,

Garbiki erraiteko kapitalak oro,

Gure ganat jin gabe otoi urrun ago,

Betiko iguntzia ainitz du balio.

 

                      4

Hau da bizio gaxto aborrigarria,

Noiz eztituko da hire egarria,

Gaxtakeria den iturri andia,

Etsaiaren partetik unat etorria.

 

                      5

Alferrak bilatzen du beretzat aisia,

Lana guti egin nahi du irabazia,

Bertzen onez baitu beti jelosia,

Igungarria baita orien bizia.

 

                      6

Bizio hau dubenak zer da pentsatzen

Beti kurri dabila inozent enganatzen,

Pozoin eztiki dubelarik edatzen

Propheta bat bezala badaki mintzatzen.

 

                      7

Alferra ibiltzen da beti pasaietan

Bere lagunekin merkatu orietan,

Beti diruba gasta irritz lorietan,

Laster ageriko da horien etxetan.

 

                      8

Hauen erretiratzeaz orai mintzatzeko

Nonbeitik heldu dire gaubaren erdiko,

Biharamunian egia erraiteko

Buruko mina dute lanari lotzeko.

 

                      9

Biharamuneko horien kontuba

Hamarretan ohean buruba lotuba,

Emaztia haurrekin penetan hurtuba

Senarra ere aldetik irritz urratuba.

 

                      10

Holako familetan ez da faltatuko

Dituzten erresurtxak laster haizatuko,

Gero azkenian zer da gertatuko,

Neguba pasatu gabe Betiri dantzatuko.

 

                      11

Guardia emazube Betiri sartzetik,

Ezin kasatuba da sekulan etxetik,

Gerla egin behar zaio berari gohotik,

Maite du ibiltzia alferren ondotik.

 

                      12

Zonbat arrazoin dugun lana maitatzeko,

Bizio gaxto ori betiko inguntzeko,

Alferrak gauz onik ez egia erraiteko,

Beti presatuba da trankil egoiteko.

 

                      13

Abisu emaiten diot jende gaztiari,

Ihes egin dezola alferkeriari,

Gazte danik lanean behar dela hari,

Gero izaiteko burasuan kontsolagarri.

 

                      14

Lagunak hari gaiten gogotik lanean

Pausatuko gare igande egunean,

Egin ura pasa jaunaren legean,

Ez da sobra izanen azken orenian.

 

                      15

Lana da mundu untan jaunak ordenatuba,

Gure lehen burasuek penitentziaz artuba,

Biek jan baitzuten fruitu debekatuba

Gero izatu ziren lanerat kendubak.

 

                      16

Geroztik segitzen du lanak gure artian,

Gizona hartan dago trankilitatian,

Kondatu nahi badu esperantzaren gainean

Alferkeria igun munduban dagon artean.

 

                      17

Bizio hau dela kausa ainitz hautan,

Zenbat pena pasatzen den gan den denboretan,

Dirubak ateratu intresian notarietan

Gero dire kontubak pagatzeko denboretan.

 

                      18

Denbora jin denian intresa egiteko,

Nondik ezin paga ez da estonatzeko,

Sarjanta etxerat kuraia artzeko

Berriz etorri gabe otoi pagatzeko.

 

                      19

Beldur izan zaitezte bizio gaxto orri,

Batzuben sorte bererat ez zaitezten erori,

Beriak garbitu eta bertzetan bordari,

Alferraren fruitubak ez dire ageri.

 

                      20

Alferra urguilusa da, ez da dudatzeko,

Zer nahi eginen du ungi bestitzeko,

Artua edo ogia sal moda segitzeko,

Hai zer segida ona etxia altzatzeko.

 

                      21

Ederki beztitzerat ekarriak dire,

Modaren segitzeko badute kuraie,

Aberats hala pobre ez dire seinale,

Hainitz geldituko da senarrikan gabe.

 

                      22

Hainitz gertatzen da erri haukietan

Nola ibiltzen dire bisita alferretan,

Elkarri berri kondatzen bazter guzietan,

Parte guti arturik auzoko nahi gabetan.

 

                      23

Ez zaiote bekatu ola ibiltzia,

Denboraren erdia alfer pasatzia,

Nola ote dute ber sukaldia,

Ez bide da beti zilarra bezin garbia.

 

                      24

Obeki eginen dute etxean egitia,

Pasaietak utzirik lanari lotzia,

Ungi pena dut bada ola mintzatzia,

Barkatu beraz, otoi, ene hausartzia.

 

                      25

Bizio unen kontra nintzen abiatu,

Ene neke izerdiz beti gudukatu,

Orai adio erranik nahi du kitatu,

Eskual errietarik betiko kasatu.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus