—1860 Urruña—

 

Zunbat prinzipaletan eta baionetan gainen

 

Barnex

 

Airea: Jeneral Foreyk tropa gutireki...

 

                    1

Jeneral Foreyk tropa gutireki,

Montebello otrixiener idoki,

Lina xasureki agitu azkarki,

Forjetak erabilirik zalheki,

        Armarik frantsesena

        Baioneta hobena

        Uskaldunek lehenik egina.

 

                    2

Piamunteser Palestron heltzera

Zuabak zalherik juan ziren hara,

Espaldak bustatzez igaranik hura,

Otrixen artiluren jostera.

        Armarik Frantsesena...

 

                    3

Frantsesak Kosein igaran hardiki

Enperadoria bere gardareki,

Zortzitakua etsai hen kontre jalkhi,

Bena hurak defendatu brilantki.

        Armarik Frantsesena...

 

                    4

Zuabak usian hasle suiaren

Eta bethi dine bere izenaren

Etsaien artian hurak sarthu ziren

Bi drapeu bertan atzeman beitzeren.

        Armarik Frantsesena...

 

                    5

Magentako bataila da famatu,

Frantziari uhure egiten beitu,

Marexal Mac-Mahon han glorius heltu,

Enperadoriak duke nomatu.

        Armarik Frantsesena...

 

                    6

Baraguey d'Hilliers sarthu Marignan

Otrixienak hil dituzte batailan

Erauntsirik azkarki arma xurietan

Etsaiak herritik idoki bertan.

        Armarik Frantsesena...

 

                    7

Solferino jarri erremarkable

Hunen kunbata izan beita terrible,

Bi Enperadore han komendazale

Bonaparten genia irabazle.

        Armarik Frantsesena...

 

                    8

Biba Napoleon hirurgerrena!

Populiaren enperadore huna!

Harek librerazten Italiana!

Eta adirazten Otrixiena.

        Armarik Frantsesena

        Baioneta hobena

        Uskaldunek lehenik egina.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus