—1860 Urruña—

 

Gerlaren has aitzinekuak

 

Barnex

 

Airea: Otrixari gisala papurrak gaintitu

 

                    1

Otrixari gisala papurrak gaintitu

Italian nahi du urguiluz manhatu,

Populu gaxo hura phorrokatzen beitu,

Humanitatez nurbait behar zaie heltu.

 

                    2

Frantzia Uropako sekursaren ama,

Sekulaz geroz bethi ukhen beitu fama,

Orai hanko armada zalherik beitua

Sardeinaren fabori pietatez dua.

 

                    3

Rusa, Anglesa, Prusa hasi trabailatzen,

Otrixe bakiala zien engaiatzen,

Berea gisala hura orotzaz trufatzen,

Piemuntesen beita ari masakratzen.

 

                    4

Armadaren phuntatik Enperadoria

Otrixiener so da zorrotzik begia,

Hareki azkar beita Bonaparten zaina

Koraie franko beitu bai etare maina.

 

                    5

Uskaldunak gerlala khantatzez joaiten

Gure aita Kantabrek muda egin zien

Napoleon hirurak gutu khumitatzen,

Harek komenda eta gu hardit izanen.

 

                    6

Biba l'Empereur eta hareki Frantzia,

Piemuntesen hun da gure presentzia,

Tiraniaren kuntre huna jinik gira

Italia ororen libre ezartera.

 

                    7

Otrixienak orai zalhe bazirade

Frantzeseki brale bat dantza ezazie,

Baionetak zorrotzik huilantzen girade,

Bienara artino lekhu egizie.

 

                    8

Alo, François Joseph Enperadoria,

Hire urguilia duk gerlaren buria,

Odolez arrusatuz Italian lurra,

Galerazien beituk armada ederra.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus