—1860 Urruña—

 

Alegia

 

Alzugaray "Uztaritzekoa"

 

            1

Mende eder batean

Xoriek mintzatzen (berriz).

Bat bethi zelatean

Erran on bilhatzen (berriz).

 

            2

Egun batez larrean

Elheketan hasi (berriz).

En'erbat zaharrean

Deneri ikhasi. (berriz)

 

            3

Geroztik batzarretan

Hura zen ospatzen (berriz)

Arrotz batek tzarretan

Baizen ez aipatzen. (berriz)

 

            4

Erran zion garbiki

Deus etzakiela (berriz),

Eta bera aitziki

Jakintsun zela (berriz).

 

            5

Ordu hartan hasi zen

Erran porogatzen (berriz).

Nehork ez dio baizen

Zel'ongi mintzatzen. (berriz)

 

            6

Asmu eder guziak

Ageriz xehetzen (berriz).

Diren egi garbiak

Han ziren lakhetzen. (berriz)

 

            7

Noiz'eta aski mintzatu

Ber'egintz'ederrez, (berriz)

Norbaitek han baratu

Bi begi uherrez. (berriz)

 

            8

Harrek zioen laster

Egi agerazi. (berriz)

Makhurrak utziz laster

Biluzgorriskazi (berriz).

 

            9

Lasterka deithu zuen

Herri leganera (berriz)

Hoben hainitz baitzuen

Bere garbitzera (han ihardestera) (berriz).

 

            10

Hauzia eman zuten

Mendiko maldean (berriz).

Hauzijarrai mezuten

Lekuko aldean. (berriz)

 

            11

Zin eginarazirik

Oizaren begian (berriz).

Ez nahi gezurrik

Erranak egian (berriz).

 

            12

Denek erranetarik

Han zuten ikhusi (berriz).

Epher egintzetarik

Ebaslea nausi. (berriz)

 

            13

Leganean manatu

Lur oiz aitzinean. (berriz)

Behar zela urkatu

Bai denen onean. (berriz)

 

            14

Bainan bertan ezurtu

Ohoindu usoa. (berriz)

Hortakotz zen urtu

Itzkina usoa. (berriz).

 

            15

Denek laidotu nahi

Xori hain gaixtoa (berriz).

Leinua deithu bahi

Itzkina usoa. (berriz).

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus