—1859 Urruña—

 

Haur bat

 

Marieder Uthurralt

 

                      1

Aspaldiko ametsa, ilusionia,

Haur batek egin liro enetzat egia.

Ainu bat! sinhets niro, ama izatia,

Emaztiaren dela ohore handia.

 

                      2

Mundiari erranik bethikoz adio,

Haren inganioer ihes egin niro.

Esku makhil hona da haur bat bermatzeko,

Eta lagun segura xuxen ibilteko.

 

                      3

Egun honak urtheko doatza zalherik,

Doluz eniro egin halere nigarrik.

Nik gal niroena denborak joanik,

Haurrak irabaz liro, adinak emanik.

 

                      4

Gogoz ene laguna baledi kanbia,

Enetzat lizateke ohiko maitia.

Erran niro: ama niz, haren haurrarena,

Zeren etsi? Bil diro haurrak amagana.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus