—1859 Urruña—

 

Eguberri

 

Marieder Uthurralt

 

Airea: askotan

 

                      1

Egun salbatzalia Mariak du sortzen,

Berokienik egun nik hura othoitzen.

Bihotz min bat gaistoa bethi zait alhatzen,

Emazte niz et'ama ezin niz izaten.

 

                      2

Ama pare gabia! Jinko denarena!

Nigarrez erortzen niz zure hoinetara,

Ikhusiz zure haurra zonbat den ederra,

Bihotza baten nahiz jiten zait galtzera.

 

                      3

Ene othoiak batuzu egun honhartzen,

Dutudan ederrenez nitzaizu bilaizten:

Seme bat, ainguru bat, dereizut galthatzen,

Urhezko khoroa bat ordari eskentzen.

 

                      4

Enetzat haur bateki sor laizte plazerak,

Bai eta ere agort bethikoz nigarrak.

Ene boztarioan, gaxo emerria!

Ahantz nitzazke bertan bihotz min guziak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus