—1859 Urruña—

 

Solferinoko bataila eta garaitia

 

Jean Saubaber

 

                      1

Laphurdiko umea, hasten naiz koblatzen,

Frantsesen garhaitia phertsutan altxatzen

Bozturik oro kanta dezagun zorion,

Gohotik errepika: Biba Napoleon!

 

                      2

Bethitik da frantsesa gizon aiphatua,

Harmetan bereziki ezin garaitua,

Berritan dut ikusten harmetan negurtzen,

Zeru goretan barna lorios altxatzen.

 

                      3

Uste zuen Autrixak bere indarrekin,

Garaitu Italia frantses armadekin,

Oiartzunez oiartzun mezutu omen on,

Aitzen du bere gustuz: Biba Napoleon!

 

                      4

Zeruan nola diren izarrak hedatzen,

Hain usu ditu tropak Minzion agertzen,

Mendiak ditu aldi, urak, zedarrian,

Frantsesen ithotzeko bere egarrian.

 

                      5

Agertu da frantsesa bere tenorean,

Ur hegian baratu animu onean,

Guthia da ostean, bihotza du handi,

Horrek dio ematen garaitia hari.

 

                      6

Zeruetan tximista nola da ikusten,

Hain distirant, hain bizi, bolbora da phizten,

Hedoiek ondotikan tokiak ilhuntzen,

Galerna bat iduri uhartzetik sortzen.

 

                      7

Sutan dire bazterrak, beruna da jauzten,

Iduri bahazuza zerutik erortzen,

Lothu dire borroka, lothu sarraskika,

Hilak dire lurrean etzanak osteka.

 

                      8

Hauxe da gertakari, hau da ikusgarri!

Harritua etsaia dago beha horri!

Frantsesa du ikusten, lehoina iduri,

Hirri, jostet egiten bizia berari.

 

                      9

Animu horren bistan, guzia laztua,

Kolpe kaltekorretan ahala galdua,

Lerrotan garbitua, dena bentzutua,

Galtzerat zohan segur horrelakatua.

 

                      10

Betbetan da eguna gaua bilhakatzen,

Bahurritan harria hedoietaik jauzten,

Uhartzetik haizea xirimolan phizten,

Etsaia horri esker lasterrai emaiten.

 

                      11

Hortan dire baratu etsaien hauziak,

Hortan berean egin arrimu guziak,

Elgar dute ikusi Autrixa Frantziak,

Bakean egoiteko elgarri josiak.

 

                      12

Gau xurian izarra eder da agertzen,

Haren edertasunak ez gaitu goibeltzen,

Frantziaren omena handi da altxatzen,

Bazter guziak ditu lorios bethetzen.

 

                      13

Zeruak beza bethi ikus Napoleon

Herstura guzietan ukanik zorion,

Frantziak du prezatzen, bere aita deitzen,

Zoriona guziak harentzat galdatzen.

 

                      14

Eskaldunak herriko badu orhoitzapen,

Maithe duen laguna nekez du ahanzten,

Ni ere eskalduna gohotik naiz deitzen,

Neure laguna xoilki orai dut galdatzen.

 

                      15

Zatozte, lagun onak, zatozte gudutik,

Pausatzerat herrian nekeren ondotik,

Gurekin gastatzerat omore aphur on,

Kantatzerat gohotik: Biba Napoleon!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus