—1859 Urruña—

 

Heskualdunen beheiti lerratzea

 

Larroulet Pascot

 

Airea: Mainhuak hur ephelez saldak oilokiz

 

                      1

Hitz batek beharria deraut kilikatu,

Buruko zain guziak betan hirritatu,

Nafarrua beheren ez da koblaririk!

Urruñan ez da agertzen baizik Laphurtarrik!

 

                      2

Untza urhea, khoroa, makhila mizpira,

Oro Laphurtarraren sudurraren dira,

Hori dut irakurtu Baionako fuilan,

Ahalge phizu hori ez dioket jasan.

 

                      3

Ene herria nahiz hortarik garbitu,

Laphurtarrekin aurthen gogo dut agertu,

Ez niz egon nahi lo heien zango petan,

Nafartarren odola baitauket zainetan.

 

                      4

Heskualdunen makhurrez nuha mintzatzera

Egia biphilskoen koblaz erraitera,

Bihotz minak nigarra daut eginarazten,

Ttipituz gohatzela nik baitut ikhusten.

 

                      5

Gure aitzinekoak hain ziren arruntak,

Soinian janharian merkenez kontentak!

Etxen egin jauntzia zuten ardurako,

Feriako girgilaz beste irauteko.

 

                      6

Egun handietako jauntzi bat gaztiak,

Hil artekan beste bat zien ezkondiak,

Heien janharia zen, artho, esne xingar,

Etziren gehiago gauza goxo behar.

 

                      7

Anoa zabilaten behar zen arauka,

Etziren ostatuak ordian osteka,

Mahain bestak zituzten bakhanak, arruntak,

Benan alegerari heietan jostetak.

 

                      8

Ostatuko jan edan erho kharioak,

Beste anhitz igorbide orai usuzkoak,

Etzuzten ezagutzen orduko zuhurrek,

Zonbat duten ikhasi heien abil haurrek!

 

                      9

Zahar gaztiak erne jarraikiz lur laner,

Huntarzuna heldu zen zorrik gabe umer,

Aberastarzun haundi goseak etziren

Ukhaite pollit batez hon eginak ziren.

 

                      10

Nekez bilduak zuzten xuhur begiratzen,

Orai biltzen beno da gehixot igortzen,

Itxuraz eta gogoz gu gira gorago,

Egiazki hek ziren anhitz goriago.

 

                      11

Lur lana utziz garraizko bizi nakiari,

Landen langile galdez dira oihuz ari,

Gazteak multzoz duhaz Ameriketarat

Edo jaun andre nahiz hiri horitarat.

 

                      12

Heskualdunen etsaia ez niz urrun dago,

Arrangura min hotan heien grinaz nago,

Untsa beraz bitzate har heben erranak,

Besteinez egin baitu heskualdun onenak.

 

                      13

Arbaso guren hatzer so dezagun egin,

Heier jarraiki giten ahal artharekin,

Beheiti lerratzetik baratuz agian,

Urhatsa goiti dugu eginen ordian.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus