—1859 Urruña—

 

Heren-sugea

(1407)

 

Jean-Martin Hiribarren

 

            1

Hedoi bat lehertu

Urdainz inguruan,

Haritz bat ez gelditu

Kapeta buruan:

Babazuza, harria,

Ozpina artetik,

Hedoi izigarria

Suzko zen barnetu.

 

            2

Laster da ilhuntzetan,

Irubi aldetik,

Entzuten beharritan

Ziztu bat zinetik,

Behin ilhun iduri,

Itsaso orroa,

Ez denean ageri

Izarren lerroa.

 

            3

Mehatuaz gerorat

Hain da min altxatzen

Non baitu bihotzerat

Odol dena biltzen.

Ikusi omen dute,

Bai zerbeit ikusi,

Nola alde balute,

Iduria hesi.

 

            4

Baditu hiru buru,

Bakhotxak eztena,

Oro kharrez inguru,

Agertzen zaiona,

Bizkarretik dario

Harri harrabotsa,

Hezurrez egin dio

Herrestak sahetsa.

 

            5

Begientzat diruri

Harri legundua,

Uharretan igeri

Ferdats gelditua,

Artetan marradia,

Badu xuharxago,

Bizkarrez ingudia

Ez da gogorrago.

 

            6

Itsusi bezain handi,

Luze bezain makur,

Lur bazterrean gaindi

Dabila ez huzkur.

Gorphutza zaio jartzen

Lau, bortz uztaietan,

Orgak dire ibiltzen

Hura higitzetan.

 

            7

Gizon eta abere

Oro onak zaizko,

Ezdu uzten deusere

Gaxtoz zintzurreko.

Beldurra da orotan,

Biluz inguruak,

Bi lekhoa erditan

Behera buruak.

 

            8

Aita haundien seme,

Seme handiagua,

Ixilik eta erne,

Belzunze Morongua

Buruz zaio joaiten

Heren-Sugeari,

Jan ondoko egiten

Dagola loheri.

 

            9

Urratsak du atzartzen,

Eta berehala,

Buruz gora da jartzen

Jauzteko bezala.

Sei ximizta begitan,

Luze hogoi pia,

Buztana su-lametan,

Horitsu azpia.

 

            10

Joan zaio ihesi

Belzuntzi muthila,

Berbera da ikusi

Hirriskatzen dela.

Buru bat, lehen lana,

Dio ebakitzen,

Bainan, nahiz arina,

Sugeak du lotzen.

 

            11

Belzuntze zaio hari

Azpitik sistaka,

Sugea Belzuntzeri

Ezten asikika.

Lehena, ubeldua,

Itsutzen da hantuz,

Sugeak, urratua,

Lan ezin hats hartuz.

 

            12

Berro bat ez da xutik,

Lana bethi hari,

Suge sabel zaurthutik,

Gizon puska jari.

Khalika eta hilka,

Nihon ezin bara,

Badohaz itzulika

Ur-handi behera.

 

            13

Belzuntze itho hola,

Bainan ez ahantzi,

Omen bat ezin hila

Eskaldunei utzi.

Lehenago arraina

Mendiz alhaturen,

Ezen haren izena

Baita ahantziren.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus