—1859 Urruña—

 

Madalenari

 

Lemarque semea

 

 

            1

Hamahiru pertsu berri

Noha kantatzerat

Neskatxa miragarri

Baten laudatzerat.

Bozkarioz lorietan

Noha mintzatzerat

Eskal-herri denetan

Ihardukitzerat.

 

            2

Neskatxa gazte bat da

Bidarten xarmanta,

Osoki ederra da

Eta eleganta.

Ungi mintzaria da

Hainitz elokanta

Manera guziez da

Arras atraianta.

 

            3

Zu zare, Madalena,

Bidarteko izarra,

Xuriago zarena

Ezen ez elhurra.

Diztiatzen duzuna

Itsaso bazterra

Nobleki zabiltzana

Herrian bakharra.

 

            4

Infinituki eztia

Da zure bisaia

Eta duen airea

Graziaz bethea

Oi zeinen den loria

Zure ikustea

Erraten dut egia

Izar miragarria.

 

            5

Zure begi eztiak

Erdiz-erdi zerratuz

Errespetuki jautsiak

Modeski behatuz,

Zure manerak nobleak,

Bethi emendatuz

Badohazi guziak

Aintzinara doblatuz.

 

            6

Zu zare hainitz piusa,

Arras merbeilusa,

Eskal-herriko arrosa

Hainitz preziosa.

Arras injeniosa

Zare industriosa

Obratzaile kopiusa,

Hainitz baliosa.

 

            7

Zu zare guzietan

Hainitz dakizuna,

Presuna zerebrotan

Pasa zintekena,

Behar bada gorthetan

Hedatuko dena

Denbora guzietan

Zure aiphamena.

 

            8

Pelopen alaba da

Orai grazian dena

Munduko emerauda

Perla xarmantena,

Lurrean botherez da

Bertzek aintzin dena

Bertze nihun zutaz landa

Parerik ez duena.

 

            9

Zuk errexki pasatzen

Haren botherea

Aintzinara doblatzen

Haren berthutea,

Zuk errepresentatzen

Atrofa lorea

Eta nunahi hedatzen

Saphirra airea.

 

            10

Izar urus baten pean

Zare errekontratu

Mundurat etortzean

Arraioz klaritu,

Zaitu orai artean

Bethi kontserbatu

Mundutik partitzean

Doluturen zaitu.

 

            11

Jainko onak behin ere

Ez zaitu utziko

Prestu baduzu ere

Fidel zerbitzatuko.

Hark ez gaitu gu ere

Sekulan utziko

Munduan bethi bagare

Ungi gobernatuko.

 

            12

Orai arte beneratu

Zaitut errespetuki

Eta ungi mintzatu

Ahal beizen oneski

Bai ere lorifikatu

Behar beizen goraki

Nihor ez dut laudatu

Zu beizen nobleki.

 

            13

Kantu hunen medioz

Segur naiz etzaren

Enetzat abertsioz

Gaizki mintzaturen.

Oi zeren amodioz

Bethi maitaturen

Baitzaitut laudorioz

Bethi inguraturen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus