—1859 Urruña—

 

Goazin edatera

 

Betiri Arbelonde

 

Airea: Indan edatera maitea Katalin.

 

                      1

Goazin edatera arno huntarik,

Nork emanen derauku hobiagorik,

Ez dezagun galdu zenbat den goztatzen,

Orok eman dezagun zintzurren hezatzen.

 

                      2

Alegera niz eta ez dut bihotz minik,

Zerk emanen daut niri goguan xangrinik,

Gazte niz eta kontent, dugun kanta lagun,

Arno hunen indarrak ni pizten nu egun.

 

                      3

Pinta bat hustu eta bertzia ondoko

Gogoko tristezien alegeratzeko,

Sakelan badut ere bi bosliberako,

Ostatuko gastuen bethi pagatzeko.

 

                      4

Remedio hoberik eztut uste baden,

Laster sendatzeko gure gogo beltzen,

Arnuak gizonari indar du emaiten,

Flako izanik ere hunek du hazkartzen.

 

                      5

Biba arno gorria xuriaren nausi,

Hauxe bezalakorik nik eztut ikusi,

Barrika bat beterik orai huts nezake,

Sabelaren ahala balitz neure bethe.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus