—1859 Urruña—

 

Diru banu

 

Mendiboure "Laphurtarra"

 

Airea: Ai! ai! zer egin zait niri?

 

              1

Ai, aberatsa banintz ni! (bis)

Segur nindaite gizon handi (bis)

        Guziak adiskide,

        Ustekabez ahaide,

        Hanitz agur emaile,

Ohore, lausengu banuke,

Diru banu, jaun bat nindaite! (bis)

 

              2

Diru duenak sakelan

Izpiritu hanitz buruan;

        Banuke jakitate,

        Mintzatzen banakike;

        Orok erran lirote

Ez dela ni bezalakorik!

Moltsa banu diruz beterik!

 

              3

Jaun Erretora, egun on!

—Bai zuri ere, Mur de Santson.

        Zato barazkaitera,

        Othoi, gure etxera,

        Aphur bat jostatzera:

Egidazu egun atsegin,

Laket dut gizon prestuekin.

 

              4

Orotarik (diru banu)

Heldu lakiket konplimendu,

        Nik parerik ez nuke,

        Herrian orok maite;

        Eta galdatu gabe

Laster izenda nintzakete

Edo juje edo alkate!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus