—1859 Urruña—

 

Huna ni gerlaria

 

M./ LGC.

 

            1

Betbetan gure mendian

Altxatu gazteria,

Etsaia zeren Italian

Omen den sarthu nahia

Nihun malxurrik denian

Laster harat Frantzia.

 

            2

Adios zonbait egunen

Oi, arreba maitia!

Lagunak han et ni hemen!

Zerk nauka gibelatia?

Auhenetan zoin trixte den

Arrebaren uztia.

 

            3

Oihanian alegera

Hazten uso paluma

Jan edanak zaizko sobera

Galduz geroztik laguna.

Trixte goizetik atsera

Dabila hara huna.

 

            4

Gerlariaren ganbaran

Ainguru bat aguspez

Zeriari gerla denboran

Grazia bat dago galdez

Nik phentsu zer duten erran

Ainguriak nigarrez.

 

            5

Hoita bortz aitamen haurrak

Gerlan hantxe baratu

Adin lilian herioak

Zorrozki bereganatu

Aitamen egun xaharrak

Zerk behar kontsolatu?

 

            6

Napoleon Italian

Armaden aitzindari

Lorioski du bitorian

Agur egin etsaiari,

Eder suiaren erdian

Bakian miragarri.

 

            7

Huna ni jin berheala

Huna ni gerlaria

Kuraiez emanik odola

Libraturik Italia.

Zu beldur galdu nintzala,

Oi, arreba maitia!

 

            8

Biak biharamunian

Goizian goiz argiko,

Elizan elgarren aldian,

Othoitzian belhauriko

Hek bethi behar ordian

Zeriak onhetsiko.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus